Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2023ko ekainaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Bestelako xedapenak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2917

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena 2023ko maiatzaren 31koa, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta landunei zuzendutako euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egiteko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko maiatzaren 31ko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioaren akordioa argitaratzea xedatzen da, Lanbidek programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta landunei zuzendutako euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egiteko (2023ko ekainaren 6ko EHAA, 106. zk.). Beraz, zuzendu egiten dira:

Euskarazko argitalpenean, 2023/2645 orrialdean (8/3), «Jarduerak finantzatzeari» buruzko laugarren klausulan, honako hau dioenean:

«b) Hiru lurraldeetako beste udalerri batzuetako euskaltegietan emandako ikastaroen matrikula, 2,00 euro/ordu/ikasle.»

Honela esan behar du:

«b) Hiru lurraldeetako beste udalerri batzuetako euskaltegietan emandako ikastaroen matrikula, 2,50 euro/ordu/ikasle.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 7a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala