Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2023ko ekainaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2916

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 5ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpean dauden eskola-garraioko laguntzaileen eta jolastokiko zaintzaileen enpresa emakidadunen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak 2023ko soldata-taulei lotuta egin duen akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmenaren kodea: 86002445012005).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko ekainaren 2an, aipatu hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako erabakiaren dokumentazioa aurkeztu da REGCONen. Enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2023ko maiatzaren 31n sinatuta egon da dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) 2. artikuluan Lan eta Enplegu Saila sortzen du, eta 6. artikuluan ezartzen du sail horrek egikarituko duela lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak (gero uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatzen duena) 10.1.i) artikuluan ezartzen du Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistro telematikoa zuzendu eta kudeatuko duela, erregistroa arautzen duen dekretuan eta indarrean dagoen gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.– Akordioa Eskola Garraioko Laguntzaile eta Patio Zaintzaile Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunen Elkarteak eta ELA eta LAB sindikatuek sinatu dute, Langileen Estatutuari buruzko Legeak 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluetan ezarritako betekizunekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, Hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta -akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzkoa; otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuan aldatu duena) 9. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun-planen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 5a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

AKORDIOA, EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN MENPEKO ESKOLA-GARRAIOKO LAGUNTZAILEEN ETA JOLASTOKIKO ZAINTZAILEEN ENPRESA EMAKIDADUNEN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOAK EGIN DUENA, 2023KO SOLDATA-TAULEI LOTUTA

Bilbon bildu dira, 2023ko maiatzaren 31n, Lan Harremanen Kontseiluaren lurraldeko egoitza birtualean, LAB eta ELA sindikatuak eta Eskola Garraioko Laguntzaile eta Patio Zaintzaile Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunen Elkartea (EAEko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpekoak), hitzarmenaren Batzorde Paritarioa osatzen dutelako. Aho batez hartu dute honako erabaki hau:

«Lehena.– 2023. urterako soldata-taula berriak onartzea, Eusko Jaurlaritzako erreferentziazko langileei % 2,5eko igoera aplikatua eguneratuta daudenak. Eusko Jaurlaritzak erreferentziazko langileentzat taula berriak argitaratuko balitu, 2023rako igoera osagarria aplikatuta, Batzorde Paritarioak berriro eguneratuko ditu taula sektorialak; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren erreferentziazko langileen taulen % 100arekin parekatzeko egoki den igoera 2023ko urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginarekin aplikatuko da.

Bigarrena.– 2023ko taula berriak eguneratzeagatik 2023ko urtarriletik aurrera sortutako atzerapenak 2023ko ekaineko nominan ordainduko dira beranduenez; beraz, hilabete horretan erregularizatuko dira 2023ko nominak.

Hirugarrena.– Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari, Tomás Arrieta Heras jaunari, aginduko zaio Lan Agintaritzari aurkezteko 2023rako soldata-taula berriak onartzen dituen akordio hau, erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin.

2023. URTEKO SOLDATA-TAULAK
(% 2,5EKO IGOERA – 29/2023 EBAZPENA, OTSAILAREN 21EKOA, EAE)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala