
116. zk., 2023ko ekainaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
2914
ERABAKIA, 2023ko ekainaren 13koa, Eusko Legebiltzarraren Mahaiarena, Eusko Legebiltzarreko goi-mailako teknikarien karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako (lehiaketa-oposizio bidezkoa) eskabideak aurkezteko epea ezartzen duena, dokumentalista plaza bat betetzeko barne-sustapeneko txandan, sarbide orokorraren bidez.
Mahaiaren 2022ko maiatzaren 31ko erabakiaren bidez onetsi zen Eusko Legebiltzarreko lanpostuak aldi baterako betetzen ari diren langileak egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, Langileen estatutuaren eta Legebiltzarreko Administrazioaren araubide juridikoaren seigarren xedapen gehigarrian aurreikusita dauden enplegua finkatzeko prozesuen baitan (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 92. zenbakia, 2022ko maiatzaren 31koa).
Era berean, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2022ko abenduaren 20ko erabakiaren bidez, konbokatu egin zen Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko oposizio-lehiaketa sistemaren bidezko hautaketa-prozesua, dokumentalista-plaza bat barne-promozioko txandan betetzeko, sarbide orokorraren bidez, eta horretarako oinarri espezifikoak onetsi ziren (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 119. zenbakia, 2022ko abenduaren 30ekoa, eta EHAAren 11. zenbakia, 2023ko urtarrilaren 17koa).
Oinarri espezifikoen 2. oinarrian aurreikusita dagoenez, eskabideak aurkezteko epea Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren erabaki bidez zehaztuko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Hori betearazteko, honako hau erabaki da:
Lehenengoa.– 2023ko ekainaren 21ean hasi eta 2023ko uztailaren 11ko 14:00etan amaituko da honako prozesu honetarako eskabideak aurkezteko epea: Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko oposizio-lehiaketa sistemaren bidezko hautaketa-prozesua, dokumentalista-plaza bat barne-promozioko txandan betetzeko, sarbide orokorraren bidez.
Bigarrena.– Honako prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 7. apartatuaren eta oinarri espezifikoen 4. apartatuaren arabera (biak EHAAren 2023ko urtarrilaren 17ko 11. zenbakian argitaratutakoak) beteko dira eskabideak: Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko oposizio-lehiaketa sistemaren bidezko hautaketa-prozesua, dokumentalista-plaza bat barne-promozioko txandan betetzeko, sarbide orokorraren bidez:
1.– Plazarako lehiatzaileek finkatze-prozesuen oinarri orokorretako 5.1 apartatuan orokorki ezartzen diren eskakizunak bete behar dituzte.
2.– Eskabidea finkatze-prozesuen oinarri orokorretako 7. apartatuan xedatutakoaren arabera bete beharko da, Eusko Legebiltzarraren helbide elektronikoaren bidez (www.legebiltzarra.eus edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen helbide elektronikoaren bidez (www.ivap.euskadi.eus), bai eta azterketa-eskubideak ordaindu ere.
Internet bidezko eskaera KZgune publikoen bidez egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide elektroniko honetan eskuratu daiteke: www.kzgunea.net
Halaber, eskaera bete ahal izango da Eusko Legebiltzarreko Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bulegoetan (Becerro de Bengoa kalea z.g., Vitoria-Gasteiz; eraikin administratiboa), astelehenetik ostiralera, 09:00ak eta 13:00ak bitartean.
3.– Goi Mailako Teknikarien Kidegorako azterketa-eskubideen zenbatekoa 20 euro da.
Ordainketa egin ahal izango da oinarri orokorretako 7. apartatuan aurreikusitako moduan.
Hirugarrena.– Erabaki hau Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2023ko ekainaren 13ko erabakiaren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 13a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.
RSS