Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2023ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2904

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 82/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

82/2023 prozedura laburtua, 2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez deitutako (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako bi funtzionariok hasitakoa. Errekurritutako jarduketak honako hauek dira: 2022ko abenduaren 20ko ebazpenak, praktiketako destino berriak esleitzeko 2022ko azaroaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoak ezesten dituztenak; eta 2022ko abenduaren 21eko ebazpenak, praktiketako destino berriak esleitzeko akatsak zuzentzeko 2022ko azaroaren 28ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoak ezesten dituztenak.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko ekainaren 7a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala