Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2023ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2901

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 115/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

115/2023 prozedura laburtua; horren bidez, izangai batek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen baten aurkako errekurtsoa jarri zuen. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen epaimahai kalifikatzaileak 2022ko abenduaren 14ko bilkuran hartutako erabakien kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Ertzaintzako ofizialorde kategoriara sartzeko hautaketa-prozesuaren barruan (2022ko maiatzaren 4ko Ebazpena; maiatzaren 24ko EHAA, 99. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko ekainaren 5a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala