
115. zk., 2023ko ekainaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2900
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 12koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Mallabia eta Ermua (Bizkaia) udalerrien saneamendua eraikitzeko proiektua, Goitondo-Ermua tartea» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartzen duena.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Mallabia eta Ermua (Bizkaia) udalerrien saneamendua eraikitzeko proiektua, Goitondo-Ermua tartea», eta jendaurrean jarri zen.
Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2023ko maiatzaren 8an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, ez da alegaziorik aurkeztu.
Era berean, proiektua gainbegiratu eta informatu egin da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 234. artikuluan ezarritakoa betetzen duela. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora.
Agentziako Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bileran emandako funtzioen eskuordetzearen arabera, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, lege horren beraren 15.m) eta Agentziaren Estatutuen 7.2.ñ) artikuluei dagokienez, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.
Azaldutakoa oinarri hartuta, proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartu behar da.
Horregatik, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatu behar diren gainerakoak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– onartzea «Mallabia eta Ermua (Bizkaia) udalerrien saneamendua eraikitzeko proiektua, Goitondo-Ermua tartea» jendaurreko informazioaren izapidea.
Bigarrena.– behin betiko onartzea «Mallabia eta Ermua (Bizkaia) udalerrien saneamendua eraikitzeko proiektua, Goitondo-Ermua tartea». Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua hiru milioi seiehun eta hirurogeita hemezortzi mila bostehun eta laurogeita bi euro eta hirurogeita bost zentimokoa (3.678.582,65) da, BEZa barne.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 12a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.
RSS