Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2023ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2898

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, 2023ko «Kultura Ondarea Saria» saria ebazteko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 10eko Aginduaren bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2023ko «Kultura Ondarea Saria» sarirako deialdia egin zuen.

2023ko maiatzaren 31ko Ebazpenak, Kulturako sailburuordearenak, «Kultura Ondarea Saria» sarian parte hartzeko onartutako eta baztertutako lehiakideen behin betiko zerrenda argitaratu zuen.

Balorazio Batzordea bilduta –Mikel Aizpuru Murua, Luis Manuel Martin, Jasone Aldekoa Arana, Ainara Larrondo Ureta, Agustín Azkarate Garai-Olaun eta Aizpea Esnal Eizmendik osatutakoa–, eta horren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2023ko «Kultura Ondarea Saria» sariak ematea hobekien baloratutako hiru bideoak egin dituzten taldeetako kideei:

– Europa Ikastetxea: «La forja de una era».

– Bizarain BHI: «Galleter».

– Laudio Ikastola: «Orozkoko kirikińausiak eta Okondoko kortinak».

Bigarrena.– Lea-Artibai BHIP Hezkuntza Zentroari aintzatespen-plaka ematea, bideo gehienekin parte hartu duelako; guztira, 18 bideorekin.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan eta EHAAn argitaratuko da, jakinarazteko.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 9a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala