Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2023ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2895

AGINDUA, 2023ko ekainaren 12koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, honako agindu honen huts-zuzenketa egitekoa: Agindua, 2023ko maiatzaren 9koa, 2023rako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsa antzeman da honako agindu honetan: Agindua, 2023ko maiatzaren 9koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2023rako laguntzen deialdia iragartzen duena. Agindua 2023ko maiatzaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (99. zenbakia). Horrenbestez, zuzenketa egin behar da:

2023/2482 orrialdean (6/72), 7.4.a) artikuluan, honela dio:

«Proposamen teknikoak gehienez ere 3.500 hitz izan ditzake.»

Baina honela esan behar du:

«Proposamen teknikoak gehienez ere 35.000 hitz izan ditzake.»

2023/2482 orrialdean (7/72), 9. artikuluan, honako hau sartu behar da:

«• Bokala: Begoña Dorronsoro Villanueva andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lankidetzako teknikaria.

• Bokala: María Eugenia Lacarra Córdova andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lankidetzako teknikaria.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 12a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala