Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2023ko ekainaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2893

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bitartez argitara ematen baita obretarako gastuen finantzaketa, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak-2023).

Kontuan hartu da honako agindu hau: Agindua, 2023ko otsailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez obretarako gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten baita, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak-2023).

Kontuan izanik aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak eta 2023ko otsailaren 15eko Aginduaren 9. artikuluaz bat eratutako Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen-proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak-2023) obretarako gastuen finantzaketa ematea ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren udalei eta hor zehaztutako zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– Udalek, finantzaketarako hautaturiko ikastetxeen titular direnez, esleitutako kopurua jasoko dute, 2023ko otsailaren 15eko Aginduaren 15. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– II. eranskinean zerrendatutako udalen eta ikastetxeen eskaerak ezestea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire Karpeta» atalaren bidez, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki taulan (E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa –Platea–) argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 1a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala