
115. zk., 2023ko ekainaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2884
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Elisabeth Pérez Izaguirre andreak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Didaktika eta Eskola Antolakuntza» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Elisabeth Pérez Izaguirre andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7961**. Kodea: AGC8L1-D00048-30. Jakintza arloa: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskera/gaztelania/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ikastetxearen Antolakuntza».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko ekainaren 8a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS