
114. zk., 2023ko ekainaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2876
IRAGARKIA, 2023ko ekainaren 6koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena; honen bidez, etxebizitza babestu bat alokatzeko baimen-eskaerari buruzko ebazpena jakinarazten da.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Samaniego kalea 2, 1.a, Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 6a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.
RSS