Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2023ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2870

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 5ekoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Arraunketako Euskal Federakuntzaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Arraunketako Euskal Federakuntzaren EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1985eko maiatzaren 6an, 13 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Arraunketako Euskal Federakuntzaren 2023ko martxoaren 21ean egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen 3. artikulua moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Arraunketako Euskal Federakuntzaren Estatutuen 3. artikuluaren aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluaren erredakzioa ondoko moduan geldituko litzateke:

«3. artikulua.– Arraunketako Euskal Federakuntzaren helbidea: Anoeta pasealekua 7, 20014 Donostia, Gipuzkoa.»

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea ez du amaitzen eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 5a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.


Azterketa dokumentala