Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2023ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2865

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko maiatzaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abenduaren 9ko Aginduaren bidez abian jarritako deialdia. Agindu horren bidez, mahastizaintza eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta komunikatzeko laguntzen 2023. urterako deialdia egin zen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako hutsak aurkitu dira Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2023ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren testuan (2023ko ekainaren 14ko EHAA, 112. zk.). Ebazpen horren bidez ebazten da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko abenduaren 9ko Aginduaren bidez abian jarritako deialdia, zeinaren bidez mahastizaintza eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta komunikatzeko laguntzen 2023. urterako deialdia egin baitzen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

I. eranskinean, 2023/2802 (5/4) orrialdean,

hau dio:

«2023-2024 Programaren Aurrekontua (euro)»

baina hau esan behar du:

«2023-2024 Onartutako Programaren Aurrekontua (euro)»


Azterketa dokumentala