Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2023ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2863

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko maiatzaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2023. urterako laguntzak, minimis araubideari atxikitakoak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren testuan. Agindu horren bidez minimis araubideari atxikitako laguntzetarako deialdia egin zen, EAEko landa- eta itsasertz-eremua dinamizatuko duten gizarte-ekitaldiak egiteko, 2023. urterako (2023ko ekainaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 106. zenbakian argitaratuta). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/2647 (49/3) orrialdean, hau dio:

«a) Diruz lagundutako jarduera EAEko landa- edo itsasertz-eremu batean garatzea, agindu honen II. eranskinean zehaztutako G1etik G6ra eta L1etik L7ra arteko zaurgarritasun-/itsasertzekotasun-mailako eremuen arabera».

Baina hau esan behar du:

«a) Diruz lagundutako jarduera EAEko landa- edo itsasertz-eremu batean garatzea, agindu honen II. eranskinean zehaztutako ZEAtik GV4ra eta L1etik L7ra arteko zaurgarritasun-/itsasertzekotasun-mailako eremuen arabera».


Azterketa dokumentala