
114. zk., 2023ko ekainaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 4 orri.)
- EPUB (148 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2857
EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 31koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002115012003).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2023ko maiatzaren 30ean, REGCON erregistroan aurkeztu da aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua.
Bigarrena.– Akordio hori 2023ko maiatzaren 30ean sinatu zuten Garbialdi SA eta Serveo Servicios SA enpresen ordezkariek eta CCOO, LAB eta UGT sindikatuek.
Hirugarrena.– Akordio hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratu eta argitara dezan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikuluarekin lotuta –dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala–.
Bigarrena.– Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia bi dekretu hauetan dago jasota: Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuan (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuak aldatu zuen).
Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa egintza inskribagarria da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. Inskripzio-eskaera eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legez eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eskaerak; beraz, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko lan-hitzarmen eta akordio kolektiboen eta berdintasun-planen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatutakoak) 9. artikuluan xedatutakoarekin, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 31.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
Angel Lapuente Montoro.
Leire Idirin Requetak, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioak emandako baimena baliatuta, honako hau
Adierazten du: 2023ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, UGTk hala eskatuta, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik transkribatuta:
Eskatzailea: UGT
Egindako galdera: Hitzarmen kolektiboko soldata-taulak eguneratzea planteatzen da 2023rako, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 21eko 29/2023 Ebazpena argitaratu eta gero (horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoko langileen ordainsarien 2023rako igoerak onartzeko Erabakia argitaratzen da).
Ebazpena: Batzordeak honako erabaki hau hartzen du aho batez:
«Onartu egiten dira Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunen Sektoreko Hitzarmen Bakarreko soldata-taulak, zeinak akta honen eranskin gisa baitatoz, sinatuta. Taula horietan, soldata-kontzeptuak % 2,5 eguneratu dira, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legearekin eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 21eko 29/2023 Ebazpenean aurreikusitakoarekin (horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoko langileen ordainsarien 2023rako igoerak onartzeko Erabakia argitaratzen da).
Soldata-taulak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen direnetik aurrera gauzatuko dira ordainketak».
Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2023ko maiatzaren 30ean.
RSS