Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2023ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2856

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko maiatzaren 31koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, 2023. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsa aurkitu da Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2023ko maiatzaren 31 ko ebazpenean, 2023. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena, 2023ko ekainaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 106. zk.. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da.

Euskarazko bertsioan, 2023/2644 (28/11) orrialdean,

21. artikuluak hau dio:

«1.– Behin diruz lagundutako jarduerak bukatu eta gero, eta betiere 2023ko martxoaren 1a baino lehen, dirulaguntzen erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta»ren bidez https://www.euskadi.eus/nirekarpeta:»

baina hau esan behar du:

«1.– Behin diruz lagundutako jarduerak bukatu eta gero, eta betiere 2024ko martxoaren 1a baino lehen, dirulaguntzen erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «nire karpeta»ren bidez https://www.euskadi.eus/nirekarpeta:»


Azterketa dokumentala