
114. zk., 2023ko ekainaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2855
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: 1793/2022 Ebazpena, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Odontologoa kategorian (Odontologiako Fakultatibo Teknikoa lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Hutsak atzeman dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1793/2022 Ebazpenaren IV. eranskinean. Ebazpen horren bidez onartzen dira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Odontologoa kategorian (Odontologiako Fakultatibo Teknikoa lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Ebazpen hori 2022ko abenduaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 246. zenbakian. Hona hemen zuzenketa:
2022/5617 (12/14) orrian,
honakoa esaten den lekuan:
«4.– Boj Quesada, J. Ramón. Odontopediatría: la evolución del niño al adulto joven. 1. edizioa. 2010. Ripano argit. ISBN: 978445815120».
Honakoa esan behar du:
«4.– Boj Quesada, J. Ramón. Odontopediatría: la evolución del niño al adulto joven. 1. edizioa. 2010. Ripano argit. ISBN: 9788493828707».
RSS