Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2023ko ekainaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2851

88/2023 DEKRETUA, ekainaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra. – Blanca Esther Elordi Romero andrea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusi kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko ekainaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala