
113. zk., 2023ko ekainaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2839
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariaren Ebazpena, 2023ko maiatzaren 19koa, Ertzaintzako zuzendariaren 2022ko ekainaren 21eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa zuzentzeko eskatzen duena.
Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Interesdunak 10 egun balioduneko epea du, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen alegazioak eta frogak aurkezteko.
Ebazpenaren testu osoa eta espedientean jasotako dokumentazio guztia helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 1a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.
RSS