Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2023ko ekainaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2837

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako teknikari eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langile funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).

Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztia Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. eta 46. artikuluetan aurreikusten dena bete dadin.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 5ean egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2021-01-28ko Ebazpenaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Onartzea eranskinean jasota dauden teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendako aldaketak.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, F234 eta F352 lanpostuei dagozkien aldaketek izan ezik, horiek 2023-09-01etik aurrera izango baitituzte ondorioak eta F217 lanpostuari dagokionak izan ezik, horiek 2023-11-22tik aurrera izango baititu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra interesatuek aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez diezaiokete Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez diezaiokete zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiari bi hilabeteko epean, biak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Leioa, 2023ko ekainaren 7a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala