Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2023ko ekainaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2836

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 1ekoa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezko produkziorako dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten Balorazio Batzordeetako kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Agindua, ikus-entzunezko produkziorako 2023ko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda, aipatutako Aginduaren 8. artikuluaren arabera, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi Balorazio Batzorde eratuko direla eta Batzorde horietako kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeetako kideak izendatzea eta Batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Film laburren produkziorako Balorazio Batzordea:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Vanesa Fernández Guerra andrea.

– Asier Urbieta San Martín jauna.

– Miguel Gómez Tejedor jauna.

– Nerea García Guillén andrea.

Idazkaria: Faust Kanalaetxebarria Zamora jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

2.– Zinemarako fikziozko film luzeen, aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luzeen, zinemarako animaziozko film luzeen eta sorkuntzako dokumental luzeen produkziorako Balorazio Batzordea:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Aida Vallejo Vallejo andrea.

– Juan Esteban Urkixo Beitia jauna.

– Myriam Ballesteros Serrano andrea.

– Juan Manuel Pagazaurtundua Uriarte jauna.

Idazkaria: Faust Kanalaetxebarria Zamora jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 1a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala