
113. zk., 2023ko ekainaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2835
AGINDUA, 2023ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Irungo udalerriko (Gipuzkoa) «Irun» Musika Kontserbatorio Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Irungo udalerriko (Gipuzkoa) «Irun» Musika Kontserbatorio Profesionalari musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, Ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena; 229/2007 Dekretua, abenduaren 11koa, musika-ikasketa profesionalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak ezartzen dituena.
Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2023-2024 ikasturtetik aurrera baimena ematen da jarraian zehazten den Musika Kontserbatorio Profesionalari Gitarra elektrikoa espezialitatea gehitzeko:
Kode-zenbakia: 012933 (EAE) eta 20008611 (unibertsala).
Izen generikoa: Musika Kontserbatorio Profesionala.
Izen espezifikoa: «Irun».
Titularra: Irungo Udala.
Helbidea: Mendivil 17, Villa M.Luisa-AP.41.
Udalerria: Irún.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Pianoa, Biolina, Biola, Biolontxeloa, Kontrabaxua, Zeharkako flauta, Fagota, Oboea, Klarinetea, Tronpa, Tronpeta, Fliskornioa, Flauta, Akordeoia, Saxofoia, Tronboia, Tuba, Gitarra, Gitarra elektrikoa, Perkusioa eta Txistua.
Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
Hirugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko titularrari dagokio.
Laugarrena.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS