
113. zk., 2023ko ekainaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2834
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 6koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga (Araba) udalerrietan Laminoria Parke Eolikorako administrazio-baimenaren eskaerako lehia-prozedura ebazten da.
Espediente zk.: 01-GEY-2022-00019
AURREKARIAK
1.– 2022ko abenduaren 1ean, Aixendar, SA enpresak aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen Laminoria Parke Eolikoaren proiekturako, Arabako Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udalerrietan.
2.– Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jarri zen dagokion eskaera, lehian eskaera egin ahal izateko. Iragarkia 2022ko abenduaren 30eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta 2023ko urtarrilaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.
3.– Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen-eskaera gehiagorik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Elektrizitatearen Sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21. artikuluak, Energia elektrikoaren instalazioak garraiatu, banatu, merkaturatu, hornitu eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak ezartzen dute energia elektrikoa ekoizteko Parke Eolikoak eraikitzeko aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela.
2.– Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Aixeindar, SA enpresa hautatzea Arabako Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udalerrietan dagoen Laminoria Parke Eolikorako sustatzaile gisa.
Bigarrena.– Aixeindar SA enpresak, sei hileko epean, 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka Gora Jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 6a.
Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,
PEDRO RODRÍGUEZ DÍAZ.
RSS