Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2023ko ekainaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
2830

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren ondoriozko prozesu bereziei buruzkoa.

2022ko abenduaren 30eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (150. zenbakia), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean karrerako funtzionario gisa sartzeko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesu bereziak arautuko dituzten oinarri orokorrak eta espezifikoak argitaratu dira (hutsen zuzenketa 2023ko ekainaren 7ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 66. zenbakian, argitaratu zen).

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 7a.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaria,

JOSÉ FRANCISCO ANTÓN IDRÓQUILIS.


Azterketa dokumentala