Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2023ko ekainaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2809

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 1ekoa, Kultura Ondarearen zuzendariarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zerbitzu zuzendariari eskuordetzeko eragiketaren arduradunaren eginkizunen gauzatzea, interes-gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoaren ondorioetarako.

Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana betearazten duten prozeduretan interes-gatazkaren arriskua sistematikoki aztertzeari buruzko urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduaren 4.2 artikuluaren bigarren paragrafoak kontratazio-organoari edo dirulaguntzak emateko organo eskudunari esleitzen dizkio eragiketaren arduradunaren eginkizunak.

Beraz, dagokion prozeduraren arabera, Kultura Ondarearen zuzendariari dagokio eragiketaren arduraduna izatea. Hala, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren 4 e) artikuluan ezarritakoaren arabera, zuzendariek kontratazio-organo gisa jardungo dute beren jardun-arloei dagozkien espedienteetan txikitzat kalifikatutako kontratuetan.

Aipatutako HFP/55/2023 Aginduak eragiketaren arduradunari zer eginkizun dagozkion ezartzen du, hala nola aplikazio informatikoen erabilera xehatua (CoFFEE eta Minerva), dokumentazioa kargatzea eta kudeaketa hutsarekin lotutako beste funtzio batzuk.

Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25.1 artikuluaren arabera, «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko organoen titulartasunekoak diren eskumenak Administrazioko beste organo batzuei eskuordetu ahal izango zaizkie, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan». Hala, Euskal Sektore Publikoari buruzko Legearen 25.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, «Eskuordetzen eta eskuordetzen duten organoen artean hierarkia-harremanik ez badago eta sail berekoak badira, beharrezkoa izango da aldez aurretik goragoko organo erkidearen onarpena izatea». 2023ko ekainaren 1eko Aginduaren bidez, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aldez aurretik baimendu du eskuordetze hau.

Kasu honetan, CoFFEE eta Minerva aplikazioak eta horiekin lotutako beste kudeaketa-funtzio batzuk Saileko Zerbitzu zuzendariak erabiltzea gomendatzen duten eraginkortasun, efizientzia eta arintasun administratiboko arrazoiak daude.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eskuordetu Leire Corrales Gotiri, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendariari, eragiketaren arduradunaren honako eginkizun hauek, urtarrilaren 24ko HFP/55/2023 Aginduan araututako interes-arriskuaren analisi sistematikoaren ondorioetarako:

– Eragiketaren erreferentzia-kodea (CRO) CoFFEE aplikazioan sortzen dela ziurtatzea (4.3 artikulua).

– Sartu Minerva aplikazioan eta sartu CRO kodea eta informazioa (IFZ), prozeduretan esku hartzen duten pertsonei eta eragiketako erabakitzaileei buruzkoa (4.4 artikulua).

– Minervan kargatzea interes-gatazkarik ez dagoelako adierazpenak (4.4 artikulua).

– Bandera gorriak eragindako erabakitzaileari eta haren nagusi hierarkikoari jakinaraztea, abstenitu dadin [5. artikulua, b) eta c) letrak].

– Analisiaren Minervako emaitza bidaltzea proiektuen edo azpiproiektuen organo kudeatzaileei (edo haien baliokideari, erakunde instrumentalen kasuan) [5. artikulua, c) letra].

– Analisiaren CoFFEEko emaitza erregistratzen dela ziurtatzea [5. artikulua, c) letra].

– Minervan informazio gehigarria eskatzea abstenitu ez den kasuetan detektatutako arriskuei buruz, eta eraginpeko erabakitzailearen goragoko organoari helaraztea (6.2 artikulua).

– Iruzurraren aurkako dagokion batzordera jotzea, kasu jakin batean abstentziorik egin behar den adieraz dezan (6.3 artikulua).

– Interes-gatazkarik ezaren alegazio arrazoituari buruzko dokumentazioa CoFFEEn kargatzen dela ziurtatzea (6.4 artikulua).

Bigarrena.– Eskuordetze hau edozein unetan ezeztatu ahal izango da Ebazpen bidez.

Hirugarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 1a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.


Azterketa dokumentala