Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2023ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2741

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 31koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2023. urtean goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzen ebazpen-proposamen bat egiteaz eta organo honi aurkezteaz arduratuko den balorazio-batzordeko batzordekideak, eta ematen baita batzorde horren osaeraren berri.

Ikusi da 2023. urtean egiten diren edo hasten diren goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntza-deialdia arautzen duen 2023ko maiatzaren 17ko Agindua.

Kontuan izan da aipatutako aginduaren 11. artikuluak adierazten duela alde batetik, balorazio-batzorde bat osatuko dela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko, eta, bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako batzordearen osaera argitara eman behar dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Hauek izango dira batzordeko kide:

Batzordeburua: Gorka Iturriaga Madariaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Batzordekideak:

– Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko Arduraduna)

– Jorge Abaitua Amezaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 31.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala