Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2023ko ekainaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2738

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko labore jasangarrietarako laguntzaren 2023rako deialdia, nekazaritza-gainazaletan ingurumen-konpromisoak betez, Nekazaritza Politika Erkideko 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan.

Nekazaritza Politika Erkidea (NPE) 1962an sortu zenetik, politika hori sektorearen erronketara eta herritarren behar berrietara egokitzen joan da, hainbat erreformaren bidez.

NPEren azken erreforma 2021eko abenduan bukatu zen, hiru erregelamendu argitaratu baitziren, zeinek, erregelamendu eskuordetu eta betearazle egokiekin batera, 2023-2027 aldian NPEren aplikazioaren oinarriak ezarri eta hura arautu baitzuten, izan zitezkeen luzapenak alde batera utzi gabe.

Batetik, 2021/2115 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2021eko abenduaren 2koa, zeinaren bidez ezartzen baitira nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako (NPEren plan estrategikoak) laguntzari buruzko arauak eta indargabetzen baitira 1305/2013 (EB) Erregelamendua eta 1307/2013 (EB) Erregelamendua. Nekazaritza Politika hori Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatzen da.

Bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua, nekazaritza-politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.

Eta azkenik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2117 Erregelamendua (EB), 2021eko abenduaren 2koa, zeinak honako hauek aldatzen baititu: 1308/2013 Erregelamendua (EB), nekazaritza-produktuen merkatuen antolaketa erkidea sortzen duena; 1151/2012 Erregelamendua (EB), nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideei buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 251/2014 Erregelamendua (EB), mahastizaintza eta ardogintzako produktu aromatizatuen adierazpen geografikoen definizio, deskribapen, aurkezpen, etiketatu eta babesari buruzkoa, eta 228/2013 Erregelamendua (EB), nekazaritza-sektorean Europar Batasuneko eskualde ultraperiferikoen aldeko neurri espezifikoak ezartzen dituena.

NPE berria, 2023tik 2027ra aplikatuko dena, aurreko NPEren funtsezko elementuei eutsiko die, baina laguntzen azken onuradunek bete beharreko betekizunen deskribapenean oinarritutako politika izatetik emaitza zehatzak lortzera bideratutako politika izatera igaroko da, hiru helburu nagusiri lotuta: epe luzera elikagaien segurtasuna bermatuko duen nekazaritza-sektore adimenduna, lehiakorra, erresilientea eta dibertsifikatua sustatzea; ingurumenaren babesa, biodibertsitatea barne, eta klimaren aldeko ekintza babestea eta indartzea, eta Batasunaren ingurumen- eta klima-helburuak lortzen laguntzea, horien artean Parisko Akordioari jarraikiz hartutako konpromisoak; eta landa-eremuetako ehun sozioekonomikoa indartzea. Helburu orokor horiek, era berean, bederatzi helburu espezifikotan banatzen dira. Helburu horiek jasangarritasunaren hiru oinarriei dagozkie, eta nekazaritza-sektorea landa-eremuetako ezagutzaren, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez modernizatzeko zeharkako helburu komun batez osatuta daude.

2023-2027 NPEren berrikuntza nagusietako bat da estatu kide guztiek NPEren Plan Estrategiko (NPEPE) bakarra izan behar dutela, eta plan horretan NPEren helburuak lortzeko laguntza esku-hartzeak ez ezik, Europako Itun Berdearen anbizioa ere jasoko da.

Ildo horretan, hiru urte inguruko lan-prozesu baten ondoren, 2022ko abuztuaren 31n, Europako Batzordeak Espainiako NPEren Plan Estrategikoa onartu zuen, C (2022)6017 Erabakiaren bidez. Lan-prozesu hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak koordinatu zuen, eta autonomia-erkidegoek parte hartu zuten, bai beharren diagnostikoaren eta analisiaren hasierako fasean, bai esku-hartzeen estrategia eta diseinua artikulatzeko ondorengo fasean.

Espainiako NPEPE horretan jaso dira bai lehen oinarriaren esparruan programatutako laguntza esku-hartzeak (zuzeneko eta sektoreko laguntzak, NBEF funtsak finantzatutakoak), estatuan zuzenean aplikatuko direnak, bai bigarren zutabeko landa-garapeneko esku-hartzeak (LGENF funtsak batera finantzatuta), autonomia-erkidegoan abiarazi eta garatzen direnak, kasu bakoitzean ezarri diren eskualde-berezitasunekin eta autonomia-erkidego bakoitzak lurraldean programatu dituen esku-hartzeen eta aurrekontuen arabera. Horren ondorioz, EAEri dagokionez, NBEF funtsaren esku-hartze sektorialez eta zuzeneko ordainketa moduko esku-hartzeez gain, landa-garapeneko 18 esku-hartze programatu dira (LGENF).

Espainiako NPEPE onartu ondoren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak arau sorta zabala prestatu du, NPEPE behar bezala eta eraginkortasunez inplementatzen dela ziurtatzeko. Arau horien artean honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste:

– 30/2022 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari lotutako beste gai batzuk arautzen dituena.

– 1045/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan jasangarritasuna bultzatzeko errentaren oinarrizko laguntzaren eskubideei buruzkoa.

– 1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Espainiako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) gobernantza arautzen duena.

– 1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.

– 1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzkoa.

– 1049/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez ezartzen baita zer arau erabiliko diren laguntzen onuradunek bete behar dituzten kondizio sozialak eta kondizio indartuak aplikatzeko, baldin eta zuzeneko ordainketak, landa-garapeneko eta POSEI programaren urteko ordainketa jakin batzuk jasotzen badituzte.

– 147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituena.

Euskadin programatutako landa-garapeneko 18 esku-hartzeen (LGENF) artean daude ingurumen- eta klima-konpromisoak eta nekazaritza-gainazalak kudeatzeko beste konpromiso batzuk hartzeagatiko laguntzei buruzkoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 70. artikuluan araututakoak. Esku-hartzearen helburua honako hau da: garapen jasangarria eta baliabide naturalen (ura, lurzorua eta airea) kudeaketa efizientea sustatzea, besteak beste mendekotasun kimikoa murriztuz; Emaitza-adierazlea nekazaritza-gainazal erabilgarriaren (NGE) ehunekoa izango da, baldin eta lurzoruaren kalitatea eta biota hobetzeko diruz lagundutako konpromisoei lotuta badago nekazaritza-gainazal hori (hala nola laborantza-eremua murriztea, lurra laboreekin estaltzea, laboreak lekadunekin txandakatzea).

Horregatik, Espainiako NPEPEn xedatutakoaren babesean eta lehen aipatutako NPEren eremuan aplikatu beharreko estatu-arauak betez, egokia da esku-hartze horietarako laguntzen lehen deialdia antolatzea Arabako Lurralde Historikoan.

Era berean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, deialdi hau sartuta dago 2023ko otsailaren 20ko Aginduan, zeinaren bidez laugarrenez aldatzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez onartutako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (agindu horren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021., 2022. eta 2023. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen da).

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Onartzea, 2023. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako Lurralde Historikoan ingurumen- eta klima-konpromisoak eta kudeatzeko bestelako konpromisoak hartzeagatiko laguntzen deialdia eta deialdiaren oinarriak, 2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan (NPEPE) jasotakoari jarraikiz. Oinarri hauek eta deialdia agindu honen I. eranskinean jasota daude.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Interes-gatazka eta iruzurraren prebentzioa.

Kudeaketan zuzenean, zeharka eta modu partekatuan aurrekontua gauzatzen parte hartzen duten finantza-eragile guztiek –horri buruzko prestakuntza-ekintzak, auditoretza edo kontrola barne hartuta–, interes-gatazkarik ez dagoela adierazteko funtzionarioentzako eredu bat sinatu beharko dute.

Halaber, interes-gatazkarako arriskua dagoenean, pertsona horrek hierarkian gorago dagoen pertsonari helaraziko dio gaia, eta hark idatziz berretsiko du interes-gatazkarik dagoen ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak zainduko du dena delako pertsonak laguntza-deialdi honen inguruko jarduera oro bertan behera uzten duela.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 6a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA
1. oinarria.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko labore jasangarrietarako laguntzen 2023rako deialdia egitea, nekazaritza-gainazaletan ingurumen-konpromisoak betez, Nekazaritza Politika Erkideko 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan.

2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko, kudeatzeko eta ordaintzeko, mota horretako laguntzak erregulatzeko araudia bete beharko da, eta, bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan estatu kideek sortu behar dituzten plan estrategikoetarako –NPEren plan estrategikoetarako– laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena; Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta dago, eta (EB) 1305/2013 eta (EB) 1307/2013 Erregelamenduak indargabetzen ditu.

2. oinarria.– Pertsona onuradunek bete beharreko baldintzak.

1.– Dirulaguntza horiek jaso ahalko dituzte nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo legez osatutako nekazarien taldeek, baldin eta honako baldintza orokor hauek betetzen badituzte, betiere:

a) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatutako lurzatiak izatea eta lurzati horiek dagokien erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea, bai eta dirulaguntzen itzulketak ere.

c) Honako laborantza-talde hauetako bateko ekoizleak izatea:

• 1.taldea.– Udako laborantza ureztatuko ale-lekaleak, gizakiek kontsumitzekoak.

• 2. taldea.– Udako laborantza ureztatuko baratze estentsiboak.

• 3. taldea.– Hazitarako patata eta gizakiek kontsumitzeko patata.

• 4. taldea.– Azukre-erremolatxa.

d) Ustiategian, laborantza estentsiborako 2 hektareako gainazala izatea gutxienez, aurreko paragrafoan aurreikusitako laborantza multzoari dagokionez. 1 hektarea baino gutxiagoko laborantza multzo batek ezin du dirulaguntza eskatu.

e) Laborantza bat baino gehiagoko lurzatiek ereintza erregularrak eta homogeneoak izatea.

f) Agindu honetan aurreikusitako labore estentsiboetatik ereindako lurzatiak «Eskabide Bakarrean» aitortzea; lege-dokumentu honetan dago aurreikusita eskabide hori: 1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzkoa, bai eta Euskadin garatzekoa eta aplikatzekoa den dagokion araudian ere.

g) Eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoaren arabera.

h) Legez eratutako nekazarien elkarteek berariaz adierazi beharko dituzte, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira.

Nolanahi ere, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

2.– Onuradun izan ezin daitezkeenak:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak betetzen ez dituztenak.

b) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamenduaren 62. artikuluaren arabera araudian ezarritako onargarritasun- eta lehenespen-irizpideak betetzeko kondizioak berariaz sortu dituztela frogatzen direnak; erregelamendu hori Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoa da, eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.

3. oinarria.– Onuradunen ingurumen- eta klima-konpromisoak eta nekazaritza-gainazalak kudeatzeko bestelako konpromiso batzuk.

1.– Laguntza hauen onuradun izateko, nekazaritza-ustiategien titularrak, aurreko oinarrian aurreikusitako baldintza orokorrak betetzeaz gain, agindu honen II. eranskinean jasotako ingurumen- eta klima-konpromisoak eta nekazaritza-gainazalak kudeatzeko bestelako konpromisoak gutxienez 5 urtez aplikatu beharko dituzte.

2.– Hasierako eskabidean, eskatzaileak laguntza betetzeko eskatzen dituen konpromisoak sinatuko ditu. Konpromiso horiek aurreko apartatuan zehaztutako iraupena izango dute, betiere laguntzaren hasierako eskabideak aldeko ebazpena eman badu, eta nekazaritza-ingurumeneko kontratutzat hartuko da ondorio guztietarako. Konprometitutako denboraldia bukatuta, baldin eta araudiak eta aurrekontuek ahalbidetzen badute, laguntzaren urtebeteko luzapena eskatu ahalko da.

3.– Hartutako konpromisoek programazioaldia gainditzen badute eta aldi berrian antzeko esku-hartzea eskatzeko aukera aurreikusten bada, onuradunak erabaki egin beharko du programazioaldi berriaren esparru juridikora egokitzea onartu ala, aitzitik, egokitzapen horri uko egin. Esparru juridiko berrira egokitzeko aukera izan arren, onuradunak egokitzapen hori onartzen ez badu, konpromisoa amaitutzat joko da eta onuradunak ez du inolako penalizaziorik izango.

4.– Hala badagokio, hurrengo urteetan, nekazaritza- eta ingurumen-kontratua indarrean dagoen bitartean, konprometitutako konpromisoengatiko prima ordaintzeko eskabidea egin beharko du urtero.

4. oinarria.– Konpromisoen bihurketa edo egokitzapena.

1.– Nekazaritza- eta ingurumen-konpromisoen bihurketa edo egokitzapena baimendu ahal izango da indarrean dauden aldian, kondizio hauek betetzen badituzte, betiere:

– Bihurketa ingurumenarentzat onura handia bada.

– Indarreko konpromisoa nabarmen finkatzen bada.

– Jatorrizko konpromisoaren helburuen lorpena aintzat hartuta behar bezala justifikatuta badago egokitzapena.

Egokitzapenak konpromisoaren iraupena luzatzean oinarrituta ere egon ahalko dira.

2.– Baldin eta konpromisoaren aldian arau-aldaketaren bat gertatzen bada eta, horren ondorioz, konpromisoak zorroztu egiten badira, onuradunak erabaki egin beharko du araudi berrira egokitzea edo, aitzitik, konpromisoa amaitzea; amaitzea erabakitzen badu, ezingo zaio penalizaziorik ezarri, eta ezingo du eskatu, eta ere, uko egiteko unean egiteke geratzen diren konpromiso-urteak ordaintzea.

5. artikulua.– Konpromisoetatik salbuesteko ezinbesteko arrazoiak.

1.– Agindu honetan aurreikusitako ondorioetarako, Kode Zibilaren 1105. artikuluan aurreikusitako ezinbesteko kausak aplikatuko dira, baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan aurreikusitakoak ere. Agintari eskudunek ezinbesteko beste arrazoi batzuk eta salbuespenezko inguruabarrak ezar ditzaketela alde batera utzi gabe, honako hauek hartuko dira salbuespenezkotzat:

a) Onuraduna hiltzea edo desagertzea.

b) Onuraduna lanerako ezinduta egotea luzaroan;

c) Hondamendi natural larria edo fenomeno klimatologiko kaltegarria, hondamendi naturalaren baliokidea, ustiategiko nekazaritza-lurrei kalte larriak eragin dizkiena.

d) Mikroorganismo patogenikoek edo ingurumen-faktoreek eragindako landare-izurritea edo landare-gaixotasuna, eskumeneko agintariak egiaztatua, eta onuradunaren ustiategiko labore guztientzat edo zati batentzat kaltegarri gertatu dena.

e) Ustiategi osoa edo zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskabidea aurkeztu zen egunean desjabetze hori aurreikusteko modukoa ez bazen.

f) Laborearen edo abere taldearen ekoizpena partzialki edo osorik galtzea basafaunak eragindako kalteengatik, baldin eta agintaritza eskudunak kalte horiek onartu baditu.

2.– Behar bezala egiaztatutako kasu jakin batzuetan beste arrazoi batzuk alegatzen direnean ere aitortu ahalko da inguruabar hori, baldin eta kausa horiek ezin bazaizkio onuradunari egotzi.

3.– Nolanahi ere, zirkunstantzia hori idatziz jakinarazi beharko zaio Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari, eta hark eskabidea aztertu eta ebaluatuko du, bai eta haren gaineko txostena egin ere, onuraduna edo haren eskubideduna horretarako moduan dagoen egunetik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epearen barnean. Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak, aipatutako txostena aztertu ondoren, berariaz eman beharko du zirkunstantzia horren aitorpenari buruzko ebazpena.

4.– Ezinbesteko arrazoiak daudela iritziz gero, ez da administrazio-penalizaziorik ezarriko, eta urte anitzeko konpromisoen edo ordainketen kasuan, ez da eskatuko aurreko urteetan jasotako laguntza itzultzerik.

6. oinarria.– Ustiategiak eskualdatzea.

1.– Baldin eta, nekazaritza- eta ingurumen-kontratua indarrean den artean, ustiategia titulartasunez aldatzen bada, osorik edo partez, onuradunak berehala jakinarazi beharko dio Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari.

2.– Konpromisoaldian onuradunak bere ustiategia osorik edo partzialki beste norbaiti eskualdatzen badio, bete gabe geratzen den aldian jarraitu ahal izango du konpromisoarekin, edo konpromiso hori iraungi ahal izango da, eta ez da itzulketarik eskatuko konpromisoa gauzatzen den aldirako.

7. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Agindu honen I. eranskinaren 2. eta 3. artikuluetan ezarritako eskakizunak eta konpromisoak betetzen dituztenek, 2.1.c) artikuluan aurreikusitako laborantzei dagokienez, eskubidea izango dute eragiketa honen ondoriozko zenbatekoari dagokion laguntza jasotzeko: nekazaritza- eta ingurumen-metodoekin landutako aitortutako gainazala bider unitate-zenbatekoa.

2.– Hauek dira dirulaguntzaren unitate-zenbatekoak:

2.1.– Unitate-zenbatekoak:

a) Oinarrizko konpromisoak:

• 1. taldea: 240 euro hektarea bakoitzeko.

• 2. taldea: 430 euro hektarea bakoitzeko.

• 3. taldea: 450 euro hektarea bakoitzeko.

• 4. taldea: 450 euro hektarea bakoitzeko.

b) Konpromiso gehigarriak:

• 1. gehigarria: Errotazioa handitzea: 150 euro/ha.

• 2. gehigarria: Berdean lurperatutako laborantza-gainazala handitzea:

– Konprometitutako gainazalaren 1/3ko gehikuntza: 50 euro/ha.

– Konprometitutako gainazalaren 2/3ko gehikuntza: 100 euro/ha.

– Konprometitutako gainazalaren bikoitza handitzea: 150 euro/ha.

2.2.– Laguntzaren zenbatekoa 600 euro izango da, gehienez, hektarea bakoitzeko.

2.3.– Ordainketen atzeragarritasuna: ordainketak txikituz joango dira, onuradun bakoitzeko hektareako atalase baten gainetik:

• 40 hektarea edo gutxiagoko gainazala: Primaren % 100 ordaintzea.

• 40 hektareatik gorako eta 80 hektareako edo hortik beherako gainazala: Primaren % 60.

• 80 hektareatik gorako gainazala: Primaren % 30.

2.4.– Ez da laguntzarik emango, baldin eta, dirulaguntza jasotzeko edo kondizioak betetzeko irizpideak ez betetzeagatik administrazio-penalizazioak aplikatu aurretik, guztira 300 eurotik beherakoa bada, laguntza eskatzea eragin duten eta 70. artikuluko nekazaritza-ingurumeneko konpromisoei buruzkoak diren esku-hartze guztiak zenbatuta.

8. oinarria.– Finantzaketa.

1.– 950.000,00 euro da agindu honi jarraikiz 2023ko ekitaldian zehar eman beharreko dirulaguntzen gehieneko bolumena.

2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzetara bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako aurrekontu-kredituetatik eta LGENF funtsetik etorriko dira; LGENF funtsak % 80ko kofinantzaketa-tasa izango du. 190.000,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik etorriko dira, eta 760.000,00 euro, berriz, LGENF funtsetik.

3.– Horretarako, eskatutako laguntzen guztizkoa kontuan izanik, aldatu ahal izango da ebazte-zati honetan kontsignatutako guztizko zenbatekoa; betiere, batetik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera, eta, bestetik, laguntzak ebatzi baino lehen. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpenaz jakinaraziko da hori.

9. oinarria.– Funtsak agortzea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, eskabide horiei legokiekeen zenbatekoa kalkulatuko da 7. oinarrian ezarritako kopuruen gehieneko zenbatekoa aintzat hartuta.

2.– Baldin eta aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera hasieran kalkulatutako zenbatekoei erantzuteko adinakoa bada deialdi honetako diru-zuzkidura, laguntzak zenbateko horren arabera emango dira.

3.– Laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiak diruz laguntzeko aurrekontu-zuzkidura nahikorik ez badago, onuradun guztientzako banaketa proportzionala egingo da, eman beharreko zenbatekoa aurrekontu erabilgarriaren araberakoa izan dadin.

4.– Oinarri arautzaile hauen babesean lehen laguntza eman ondoren, ingurumen- eta klima-konpromisoak eta kudeatzeko bestelako konpromisoak hartzeko laguntzen hurrengo deialdiak ezinbestean bete beharko dute lehenengo urtean hitzemandako zenbatekoa gainditzen duen kreditua egoteko kondizioa. Partidako kreditua lehenengo urtean hartutako konpromisoak betetzeko beharrezkoa dena baino handiagoa izanik eskabide guztietarako nahikoa ez bada, honako lehentasun-talde hauek ezarriko dira onuradunak hautatzeko:

1.º 2023-2027 NPEren Plan Estrategikoari jarraikiz indarrean dauden konpromisoak dituzten eskabideak, konpromiso-maila handieneko urtean emandako zenbatekoaren adinako gehieneko zenbatekoarekin. Konpromisoaren gehieneko maila hainbat urtetan erdiesten bada, urte horietan jasotako zenbatekorik handiena hartuko da kontuan.

2.º Fasekako lehen instalazioko prozesuan dauden nekazari gazteen –KEBPBren dagokion esku-hartzearen eraginpekoen– eskabideak, konpromiso-maila handiena aurkeztu zuen urtean emandako zenbatekoarekin alderatuta sortzen diren zenbatekoen gehikuntzagatik.

3.º Dagokion deialdiaren urtean aurkeztutako eskabide berriak.

4.º Konpromisoak indarrean dituzten gainerako eskabideak, konpromiso-maila handiena aurkeztu dueneko urtean emandako zenbatekoekin alderatuta sortzen den gehikuntzagatik.

Kreditua ez bada nahikoa talde baten eskabide guztietarako, 3. paragrafoan deskribatutako banaketa proportzionala aplikatuta emango dira laguntzak kreditua agortzen den taldearen barruan.

10. oinarria.– Dirulaguntzak, eskabideak eta dokumentazioa kudeatzea.

1.– Nekazaritza edo Abeltzaintza Zuzendaritzari eta Arabako Foru Aldundiari dagokie agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila) Arabako Foru Aldundiari (Nekazaritza Saila) kudeaketa gomendiotan emateko 2016ko azaroaren 25eko Hitzarmenaren arabera eta han ezarritako baldintzetan, hain zuzen, nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntza kudeatzeko (luzatutzat joko da hori ekitaldi honetarako).

2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzei heltzeko eskabideak «Eskabide Bakarrean» aurreikusiko dira; lege-dokumentu honetan dago aurreikusita eskabide hori: 1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzkoa, bai eta Euskadin garatzekoa eta aplikatzekoa den dagokion araudian ere.

3.– Eskabideak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 30ean amaituko da, eta, nolanahi ere, bigarren apartatuan aipatutako Eskabide Bakarra aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Horrez gain, aintzat hartuko dira eta baliozkoak izango dira 2023ko martxoaren 1etik hasi eta aurkezteko epea amaitu arte xede horrekin aurkeztutako laguntza-eskabideak. Nolanahi ere, eskabideak agindu honetan eskatutako dokumentazioarekin osatu beharko dira, aurreko paragrafoan ezarritako epearen barruan.

4.– Eskabideari honako dokumentu hauek erantsiko zaizkio:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, eskakizunak betetzeari eta haiek egiaztatzeko kontrolei baiezkoa emateari buruzkoa.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, hau guztia adierazteko: eskabidean jasotako informazioa egiazkoa dela; bestelako administrazio edo entitate publiko zein pribatuetatik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso izana; dirulaguntzak itzultzeko ordainketak ordainduta izatea; ez egotea itzultzeko prozedura baten edo zigortzeko prozedura baten eraginpean, edo frogatzea prozedura hori amaiturik dela; frogatzea pertsona edo erakunde eskatzaileak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzea galarazten dion administrazio- edo zigor-arloko zigorrik edo hartarako desgaitzen duen legezko debekurik, eta aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla.

c) Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntza eskatzen duten pertsonek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, behar den aldi oro, non eta ez den arrazoituta aurka egiten, orduan egiaztagiri horiek aurkeztu beharko baitira.

11.– Oinarria.– Izapidetzea.

1.– Arabako Foru Aldundiak akatsen bat edo zehaztasunik eza atzematen badu eskabideetan, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta hark 10 eguneko epea izango du hori konpontzeko. Horretarako epea igarota, adierazitako akatsa zuzendu ez badu, aurretik egindako eskabidea ukatzeko ebazpen bat emango da.

2.– Dirulaguntza hori eskatzen dutenek fakturak, garraio-agiriak edo hartutako konpromisoekin lotutako bestelako dokumentazioa gorde eta Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza edo Abeltzaintza Zuzendaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren eskura jarri beharko dute.

3.– Beharrezko kontrolak eta egiaztatzeak egin eta gero eta aurreko oinarrian eskatutako dokumentazioa jaso eta gero, laguntza-kudeaketako erakunde laguntzaileak banakako txosten tekniko bat egingo du esku hartu den laguntza-espedienteen gainean. Txosten hori ikusita eta egokitzat jotzen diren egiaztapenak egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpena emango du hilabeteko epean, emakidaren txostena jasotzen denetik zenbatzen hasita.

4.– Artikulu honetan ezarritako epean berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ezean, eskabideak ukatutzat joko dira, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– Dagozkion egiaztapen eta kontrol guztiak gauzatu ondoren ordainduko da laguntza; gainera, lege-dokumentu honi jarraikiz eta bertan aurreikusitako epetan ordainduko da: 1048/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2023tik aurrera Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan zuzeneko ordainketen esku-hartzeak aplikatzeari eta betekizun komunak ezartzeari buruzkoa eta kudeaketa- eta kontrol-sistema integratuaren eskabide bakarra arautzeari buruzkoa, bai eta Euskadin garatzekoa eta aplikatzekoa den dagokion araudian ere.

6.– Laguntzei buruzko ebazpena interesdunei banan-banan jakinarazi behar bazaie ere, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez, nekazaritzaren arloan eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da agindu honen babespean esleitutako dirulaguntzak eskuratu dituztenen zerrenda, esleitutako zenbatekoak adieraziz, Europako Erkidegoko erregelamenduan horren inguruan xedatutakoari jarraikiz.

12. oinarria.– Onuradunen betebeharrak eta eskubideak.

1.– Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek betebehar hauek dituzte: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan aurreikusitakoak, eta, edonola ere, honako hauek:

a) Dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran izatea edo jarduera egitea, eta dirulaguntza eman duen erakundearen aurrean justifikatzea dirulaguntza emateko betekizunak eta kondizioak betetzen direla eta jarduera burutu dela.

b) Baliteke Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo Europar Batasuneko organo eskudunek informaziorik eskatzea agindu honen kontura jasotako dirulaguntzak direla-eta, eta, beraz, informazio hori eman egin beharko zaie, eta horrez gain, egiaztatze-jarduerei –nola administratiboei hala bertatik bertarakoei– men egin.

c) Dirulaguntza ematen duen erakundeari jakinaraztea bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik xede berarekin jasotako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak, bai eta dirulaguntza ematean kontuan hartutako gorabehera objektibo edo subjektiboetan izandako aldaketak ere.

d) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak dirulaguntzari esanbidez uko egiten ez badio, pentsatuko da dirulaguntza onartu duela.

e) Emakumeenganako eta gizonenganako tratua berdina izatea esparru guztietan, nola kanpokoetan hala barrukoetan.

2.– Pertsona fisikoek eta pertsona juridikoen ordezkariek, agindu hau aplikatzetik sortuko diren administrazio publikoekiko idatzizko zein ahozko harremanetan, euskara eta gaztelania erabiltzeko duten eskubidea eta aukeratzen duten hizkuntzan arreta jasotzeko eskubidea bermatuko da.

13. oinarria.– Penalizazioak, murrizketak eta zehapenak aplikatzea.

1.– Penalizazioen eta murrizketen aplikazioa otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera arautuko da. Dekretu horren medioz, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dira.

2.– Atariko tituluan eta lehenengo tituluan zehaztutako penalizazioak aplikatuko dira (izaera mugatzailerik gabe betiere); zehazki, honako hauek:

a) Eskabidea epez kanpo aurkeztea.

b) Nekazaritza-lurzati guztien gainazalen adierazpen osatugabea.

c) Kondizioak betetzea.

d) Gainazalen aitorpenaren ondoriozko penalizazioa.

3.– Halaber, aplikatzekoak izango dira, besteak beste, honako hauetan arau-hauste eta zehapenetarako ezarritako erregimena: 30/2022 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari lotutako beste gai batzuk arautzen dituena; eta 1049/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez ezartzen baita zer arau erabiliko diren laguntzen onuradunek bete behar dituzten kondizio sozialak eta kondizio indartuak aplikatzeko, baldin eta zuzeneko ordainketak, landa-garapeneko eta POSEI programaren urteko ordainketa jakin batzuk jasotzen badituzte.

4.– Ez da penalizaziorik ezarriko, alabaina, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako ezinbesteko arrazoien edo bestelako inguruabarren ondorio bada ez-betetzea.

5.– Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak direla medio onuradunak ezin izan badu konpromisoa bete, dagokion ordainketa proportzionalki kenduko da ezinbesteko kasua edo salbuespenezko inguruabarra gertatu den urteetan. Kentze horrek konpromisoaren alderdi batzuei soilik eragingo die, hain zuzen ere alderdi horien kostu gehigarriak edo lortu gabeko irabazia ez baziren jazo ezinbesteko kausa edo salbuespenezko Inguruabarrak gertatu aurretik. Dirulaguntza jasotzeko irizpideei eta gainerako obligazioei dagokienez, ez da murrizketarik aplikatuko, ezta penalizaziorik ezarriko ere.

6.– Erabakitzen denean onuradunak datu faltsuak eman dituela laguntza jasotzeko edo zabarkeria dela-eta beharrezko informazioa eman ez duela, laguntza ez zaio emango edo osorik kenduko zaio. Gainera, pertsona onuraduna laguntza edo esku-hartze beretik kanpo geratuko da irregulartasuna antzeman den urte naturalean edo laguntza-deialdian, eta hurrengo bi urte naturaletan edo hurrengo bi laguntza-deialdietan.

14. oinarria.– Dirulaguntza jasotzeko irizpideak eta bestelako konpromiso edo betebeharrak ez betetzeagatiko murrizketak eta penalizazioak.

1.– Ez-betetzeek murrizketak edo ukatzeak ekarriko dituzte laguntzaren lerroan. Ez-betetzearen proportzionaltasuna hartuko da aintzat gainazal jakin bati soilik eragiten ote dion zehazteko, eta, kasu horretan, ustiategiaren parte horri aplikatuko zaio murrizketa. Hala ez bada, ustiategi osoari eragingo dio.

2.– Eskatutako laguntza osorik ukatuko da, baldin eta dirulaguntza jasotzeko irizpideak ez badira ustiategi osoan betetzen.

3.– Jarraian zehazten den bezala gutxituko edo ukatuko da eskatutako laguntza, baldin eta betebeharrak edo II. eranskinean tipifikatutako konpromisoak betetzen ez badira. Laguntza ehuneko zenbat gutxituko den zehazteko, ez-betetzearen larritasuna, norainokoa, iraupena eta errepikapena hartuko dira aintzat:

– Oinarrizko lerroa ez betetzea: laguntza ukatzea.

– Konpromiso baztertzailea ez betetzea: laguntza ukatzea.

– Oinarrizko konpromisoa ez betetzea: ehuneko 50eko murrizketa laguntzan. Oinarrizko konpromiso bat berriz hausten bada konpromisoaldian, laguntza ukatuko da.

– Konpromiso nagusia ez betetzea: ehuneko 20ko murrizketa laguntzan. Ez-betetzeak behin eta berriz gertatzen badira, ehuneko 40ko murrizketa aplikatuko da konpromiso bera bigarren urtez betetzen ez denetik aurrera.

– Bigarren mailako konpromisoa ez betetzea: ehuneko 5eko murrizketa laguntzan. Ez-betetzeak behin eta berriz gertatzen badira, ehuneko 10eko murrizketa aplikatuko da konpromiso bera bigarren urtez betetzen ez denetik aurrera.

4.– Hauek izango dira konpromisoaldian konprometitutako gainazalari ez eusteagatik aplikatzeko murrizketak:

(Ikus .PDF)

* Gutxitze-ehunekoa = (konprometitutako gainazalaren eta onargarritasun-kondizioak, oinarri-lerroa eta konpromiso baztertzaileak betetzen dituzten gainazalaren arteko aldea) zati konprometitutako gainazala, bider 100.

Edonola ere, konprometitutako gehieneko gainazalari ez bazaio eusten behin baino gehiagotan, ez dira itzuli beharko aurreko urteetan jasotako zenbatekoak.

Konprometitutako azalera bat etorriko da konpromisoaldian zehar ordaindutako gehieneko gainazalarekin. Kontrolen ondorioz erabakitzen bada onargarritasun-kondizioak, oinarri-lerroa eta konpromiso baztertzaileak betetzen dituen gainazala konprometitutako gainazala baino txikiagoa dela eta zehapen bat aplikatzen bada konprometitutako gainazalari ez eusteagatik, konpromiso-gainazal berri bat zehaztuko da onargarritasun-kondizioak, oinarri-lerroa eta konpromiso baztertzaileak betetzen dituen gainazala kontuan hartuta.

5.– Konpromisoen ez-betetze bat baino gehiago gertatzen bada, horietako bakoitzari aplika dakizkiokeen murrizketak gehituko dira.

6.– Onarpen-eskakizunak, oinarrizko linea ez betetzeak edo ordainketa-eskabidea ukatzea eragiten duten nekazaritza- eta ingurumen-konpromisoak ez betetzeak eta laguntza ordaintzeko eskabidea ez aurkezteak ekarriko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari itzuli beharra gaur egun arte jasotako zenbatekoak eta horiei aplikatzekoak diren legezko interesak, baldin eta, konpromisoaldiaren bi kanpainetan, egoera horietako baten bat gertatzen bada, betiere.

7.– Konpromisoaldian laguntza ordaintzeko urteko eskabidea edozein urtetan aurkezten ez bada, jarraipen bat abiaraziko da, dirulaguntzen baldintzak, oinarrizko lerroa eta lotutako konpromisoak betetzen direla egiaztatzeko.

15. oinarria.– Nahitako ez-betetzeak.

Nahita egindako ez-betetzetzat joko dira honako hau agerian uzten dutenak: onuradunak, neurri horren helburuen aurkako abantaila bat lortzeko, artifizialki sortu dituela laguntza emateko eskatutako kondizioak. Kasu horietan, eskubidez legokiokeen laguntzatik kanpo geldituko da onuraduna, eta aurreko ekitaldietan jasotako zenbatekoak eta horien legezko interesak itzuli beharko ditu konpromisoaldi honetan.

16. oinarria.– Kondizioak aldatzea, ez-betetzeak eta itzulketak.

1.– Laguntzak emateko eta ordaintzeko kontuan hartu diren kondizioen aldaketa orok, betiere agindu honetan ezarritako gutxieneko betekizunak errespetatzen badira, eta, hala bada, beste dirulaguntza batzuk jasota gehieneko zenbatekoa gainditzen bada, baliteke dirulaguntzak emateko ebazpena aldatzea eragitea, betiere dirulaguntzako arauan horren onuradun izateko ezarri diren gutxieneko betekizunak errespetatzen badira.

2.– Aldi berean beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk emandako dirulaguntzak eta laguntzak lortzen badira, hori justifikatu eta idatziz jakinarazi beharko zaio Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari, eta gerta liteke horren ondorioz dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea. Horretarako, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak egoera aztertu eta horri buruzko txosten bat balioztatuko du, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, aipatutako txostena ikusita, dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala badagokio, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera egokitzeko.

3.– Era berean, dirulaguntzaren oinarri diren baldintzen edozein aldaketa idatziz jakinarazi eta behar bezala justifikatu beharko du onuradunak Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailean.

Funtsezko aldaketek, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak dagokion txostena egin ondoren, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpena ekarriko dute, aldaketa onartuz edo ukatuz. Onartzen baldin bada, eta edukiak aldaketak jasaten baditu, onarpen-ebazpenean bertan aldatuko da laguntza emateko jatorrizko ebazpena.

4.– Onuradunek ez badituzte betetzen agindu honetan ezarritako betekizunak, edo, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako kasuak gertatzen badira, jasotako dirua osorik edo partez itzuli beharko dute, dagozkien berandutze-interesekin batera. Hori guztia, xedapen hauetan xedatuari jarraikiz: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

17. oinarria.– Laguntzen bateragarritasuna.

1.– Konpromiso jakin batzuk betetzeagatik agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak jasotzea bateraezina izango da beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatu batzuek –nola nazionalek hala nazioartekoek– helburu eta xede bererako ezarritako beste edozeinekin.

2.– Horretarako, esku-hartze honetan jasotako konpromisoek finantzaketa bikoitza izan ez dezaten kontrolatuko da.

18. oinarria.– Datuen babesa.

Agindu hau aplikatuz jasotzen diren datu pertsonalak Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

II. ERANSKINA

Nekazaritza eta basogintza-ekoizpen jasangarrirako ingurumen eta klima-konpromisoak eta nekazaritza-gainazalak kudeatzeko beste konpromiso batzuk:

1.– Nahitaezko konpromisoak.

a) Konprometitutako ereintza-gainazal osoari eustea. Konprometitutako gainazala bat etorriko da konpromisoaren indarraldian zehar ordaindutako gehieneko gainazalarekin.

Urtero handitu ahal izango da konprometitutako gainazala. Aurrekonturik badago ordainduko dira gainazala horren urteko gehikuntzak. Gehikuntza hori diruz laguntzen bada, konprometitutako gainazal berriari eutsi egin beharko zaio sinatutako nekazaritza-ingurumeneko kontratuaren indarraldia amaitu arte.

Konpromisoaldi osoan, laborantzen errotazioetarako nekazaritzaren ikuspegitik, eta, ondorioz, ingurumenaren ikuspegitik, beharrezko diren fluktuazioei egokitzeko konprometitutako gehieneko gainazalarekiko gehienez % 20 gutxitzea baimenduko da.

b) Prestakuntza-jardunaldi batera bertaratzea urtean behin, konpromisoaldiak iraun bitartean. (Konpromiso nagusia). Prestakuntza-ikastaroen edukia neurrian adierazitako konpromisoekin lotuta egongo da.

c) Ustiapen-koadernoa eguneratua izatea, fitosanitarioen, ongarritzeen eta ureztapenen arloan jasotako aholkularitza teknikoaren arabera (konpromiso baztertzailea).

d) Zuzendaritza teknikoa: (konpromiso baztertzailea).

Teknikari arduradun baten zerbitzuak ukan behar ditu ustiategiak. Haren funtzioak izango dira laborantzen garapena aholkatu, zuzendu eta kontrolatzea ingurumen-jasangarritasuneko irizpideen arabera. Nekazariak, berriz, teknikariaren adierazpenak inplementatzeko konpromisoa hartu beharko du.

e) Zorua desinfektatzea: (konpromiso baztertzailea).

Debekatuta dago zorua desinfektatzeko tratamendu kimikoak erabiltzea, teknikoki justifikatutako ezohiko kasuetan izan ezik.

f) Ongarriketa:

– Zoruaren azterketa fisiko eta kimikoa erabiliko da makroelikagaien beharra kalkulatzeko oinarri gisa, nitrogenorako izan ezik. Laborantza-unitate bakoitzeko analisi bat eduki beharko da gutxienez. Lurzoruaren analisi fisiko-kimikoa egiteko gutxieneko maiztasuna lau urtekoa izango denez gero, gehienez ere 4 urteko antzinatasuna izan ahalko duen analisi bat eduki beharko da. Lur-lantzeko unitatea landutako gainazal-unitatea da, lurzati batek edo gehiagok osatutakoa; bat baino gehiago direnean, elkarren ondoan egon daitezke ala ez. Unitate horretan, labore bera landatuko da, antzeko laborantza-jardunbideak erabilita, gutxi gorabehera aldi berean jardunda eta titular bakar batek kudeatuta (Oinarrizko konpromisoa).

– Araztegietako lohiz eratutako materialak ezin dira erabili (konpromiso baztertzailea lurzatiaren mailan).

– Hiri-hondakin solidoak ezin dira zuzenean erabili (konpromiso baztertzailea lurzatiaren mailan).

– UFNren gehieneko ekarpena eremu kalteberetarako jarduketa-programan baimendutakoaren % 90 izango da. 180 UFN erremolatxa, patata eta barazkietan; 45 UFN lekaleetan.

g) Ureztatzea: (oinarrizko konpromisoa).

– Uraren erabileran eraginkortasunik handiena eta baliabide hidrikoen optimizazioa bermatzen duten ureztapen-teknikak erabili behar dira, ur-galerarik gabe.

– Ureztatze-instalazioak behin berrikusiko dira konpromisoaldian. Berrikuspen hori bigarren urtearen amaierarako egin behar da beranduenez.

– Ustiategiko lurzatien kondizioei egokitutako ur-balantze bat izatea.

h) Txandakatzeak:

3 urtean (gutxienez) ez da ereingo espezie bera lurzati berean. Dirulaguntza hauetara atxikitzen diren laborantza guztiei aplikatuko zaie nahitaez, eta uneren batean dirulaguntza hauetara atxikitzen diren lurzati guztietan betetzen dela kontrolatuko da.

Kanpaina honetan, egiaztatu egingo da eskatutako laguntzaren eraginpeko lurzatien aurretik labore berak ez dituztela gauzatu ez 2022an ez 2021ean, eta ez dutela labore hori errepikatuko ez 2024an ez 2025ean.

i) Berdean lurperatzeko laborantza: (konpromiso baztertzailea).

Lekadunak edo kriziferoak erregularki ereitean datza, lurperatzeko eta ongarri berde gisa lurzoruan sartzeko. Labore horiek ezin dira ez partzialki ez osorik aprobetxatu, eta nahitaez gehitu behar dira lurrera. Salbuespen gisa, 2023ko kanpainan, lehortearen arrazoi klimatologikoengatik, eta, besteak beste, abereentzako bazka-ekoizpena nabarmen murriztu delako, lekadunen labore horiek partzialki aprobetxatu ahalko dira aziendarako bazka gisa erabiltzeko, aprobetxamendu horiengatik kontraprestazio ekonomikorik egon gabe.

Ereindako espezieek garapen egokia izan behar dute lurperatzean, gutxienez % 75eko lurzoru-gainazala har dezaten. Gutxienez 7 lanegun lehenago eman beharko da lurperatzearen berri. Jakinarazpen honen ondorioetarako, ongarri berdea lurperatzeko eskabide bat aurkeztuko da.

Konpromisoaldian konprometitutako gehieneko gainazalaren baliokidea den gainazala erein behar da, konpromisoaldia amaitzen denerako gainazal baliokide hori lortu dadin.

Ongarri berdea erein nahi den lurzatiek ustiategiaren titularraren eskura egon behar dute dagokion urtean. Horri dagokionez, nekazaritza-urtea hartuko da kontuan. Lurzati horien ondoren ezingo dira gauzatu, ustiategiko labore-txandaketetan, lugorriak, ezta aurretik jarri ere Brassicaceae familiako barazkiak edo lekadunak.

Lurperatzeko laboreak eskabide bakarrean aitortzen direnean, lugorritzat aitortu behar dira, eta inola ere ez da onartuko lekadunen edo Brassicaceae familiako barazkien laboretzat aitortzea. Nolanahi ere, lugorri estaliko lurzatiak laguntza horretarako konputagarriak izan daitezen, ezin da eskatu agroekologia-ekoerregimena: biodibertsitate-eremuak labore-lurretan eta labore iraunkorrak.

j) Laborantza-hondakinak lurperatzea: (konpromiso baztertzailea).

Zoruan hostoak eta lagundutako laboreetako uzta-hondakinak gehitzea, baldin eta horrek galarazi egiten badu artzaintza edo lurzatia kentzea.

2.– Konpromiso gehigarriak.

Aurreko konpromisoez gain, nekazariek honako konpromiso gehigarri hauek sinatu ahalko dituzte:

1. gehigarria:

Labore-txandaketa beste urtebetez zabaltzea, lekaleen kasuan izan ezik (konpromiso baztertzailea lurzatiaren mailan, bigarren mailakoa ustiategiaren mailan).

Labore-txandaketa urtebetez luzatzea (3 urtetik 4ra). Dirulaguntza hauetara atxikitzen diren laborantza guztiei aplikatuko zaie nahitaez, eta uneren batean dirulaguntza hauetara atxikitzen diren lurzati guztietan betetzen dela kontrolatuko da, onuraduna alde batera utzita. Kanpaina honetan, egiaztatu egingo da eskatutako laguntzaren eraginpeko lurzatien aurretik labore berak ez dituztela gauzatu ez 2022an, ez 2021ean ez 2020an. Lurzati horiek ezingo dute laborea errepikatu ez 2024an, ez 2025ean, ez 2026an.

2. gehigarria:

Berdez lurperatzeko nahitaezko laborantza-konpromisoa konprometitutako gainazalaren herena (1/3) handitzea.

3. gehigarria:

Berdez lurperatzeko nahitaezko laborantza-konpromisoa konprometitutako gainazalaren bi heren (2/3) handitzea.

4. gehigarria:

Berdez lurperatzeko nahitaezko laborantza-konpromisoa konprometitutako gainazalaren bikoitza handitzea.


Azterketa dokumentala