Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2023ko ekainaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2719

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduaren bidez, arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko araudia ezartzen da.

2023ko martxoaren 21eko Aginduaren 10. artikuluan xedatuaren arabera dirulaguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio-batzorde batek egingo du eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, honako hauek izango dira batzordeko kide:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

– Unai Izquierdo Vazquez.

– Ana Lopez Asensio.

– Pedro Ormazabal Artetxe.

– Fernando Piñeiro Fernández.

– Xanti Val Zabaleta.

– Jon Aitor Munduate Arbelaiz.

– Rakel Marín Ezpeleta.

– Igor Iglesias Moreno.

– Noemi Sánchez Cupido.

Idazkaria: Enara Beaskoetxea Artaratz (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 29a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala