Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2023ko ekainaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2718

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, 2023. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kulturarako publikoak garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2023ko matxoaren 10ean argitaratu zen 49 zenbakidun EHAAn 2023ko otsailaren 28ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoan kulturarako publikoak garatzeko proiektu eta jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten zuena.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak 49.2 artikuluan ezarritakoa betez, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 28ko Aginduaren babesean, emango diren dirulaguntzak (I. eranskina), diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 29a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala