Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2023ko ekainaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2717

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Laudioko (Araba) «Landaluze Musikaltegia» oinarrizko mailako ikastetxe baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko maiatzaren 10eko Aginduaren testuan (2023ko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 102. zk.). Agindu horren bidez, Laudioko (Araba) «Landaluze Musikaltegia» oinarrizko mailako ikastetxe baimenduari titulartasuna aldatzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Azken xedapenetatik lehenengoan, hau dio:

«Agindu honek ondorioak izango ditu 2023ko maiatzaren 1etik aurrera»

baina hau esan behar du:

«Agindu honek ondorioak izango ditu 2023ko ekainaren 1etik aurrera»


Azterketa dokumentala