Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2023ko ekainaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2713

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako zentroetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen eta langileen soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2023. urtea) akordio partziala erregistratu, argitaratu eta gordailutzea (hitzarmen-kodea: 86100053012013).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2023ko maiatzaren 18an, REGCONen aurkeztu da soldatak eguneratzeko eta atzerakinak ordaintzeko (2023. urtea) akordio partzialari dagokion nahitaezko dokumentazioa. Akordio hori Eusko Jaurlaritzako zentroetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen eta langileen hitzarmen kolektiboa negoziatzeko batzordeak hartu du.

Bigarrena.– Akordio hori 2023ko maiatzaren 18an sinatu zuten UGT, LAB, LSB-USO eta CC.OO. sindikatuek eta patronalaren ordezkaritzak.

Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratu eta argitara dezan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen irailaren 6ko 18/2020 Dekretuarekin, zeinaren 6. artikuluan sortzen baita Lan eta Enplegu Saila. Aplikagarriak dira, halaber, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuaren bidez aldatutako urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikulua, otsailaren 14ko 20/2023 Dekretuaren bidez aldatutako urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoa.

Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Xedatzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 18a.
AKORDIO PARTZIALA, jarraian zehaztutako Eusko Jaurlaritzako zentroetan euren zerbitzuak ematen dituzten garbiketa-enpresa emakidadunen langileen soldatak eguneratzeko eta 2023an sortutako atzerakinak ordaintzekoa: Lakua, Samaniego, Arkautiko Akademia, Segurtasun Saileko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, EJIE-Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Vitoria-Gasteizko Justizia Jauregia, Lehendakaritza, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa/SOS Deiak, Neiker-Arkauteko Granja Eredua, CRL/LHK, zuzenean, arabako eta Bizkaiko Osalan zentroak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Probintzia-artxibo historikoak eta Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan eta Bilbon dituen kudeaketa bateratuko zentroak.

Bildu dira Vitoria-Gasteizen, Lan Harremanen Kontseiluan, batetik, ISS Facility Services, SA eta Clece SA/Zaintzen, SA, patronaleko ordezkari gisa, eta, bestetik, UGT, LAB, USO eta CC.OO. (negoziazio-batzordeko langileen aldean daukan ordezkaritza % 53,33koa da, 2013ko uztailaren 2ko eratze aktan jasota dagoenez) sindikatuak.

ADOSTU DUTE:

Lehenengoa.– Hitzarmenaren aurreraeragina aplikatuz aurreikusitako soldata-igoerak onartzea, hitzarmenaren 48. artikuluan jasotako eran. Hona hemen:

– 2023. urtea: % 2,5.

Bigarrena.– Enpresek konpromisoa hartzen dute, batetik, aipatutako igoerek sortutako atzerakin guztiak ordaintzeko, eta, bestetik, langileen soldatak eguneratzeko, eranskineko soldata-taularen arabera.

Hirugarrena.– Akordio honek eraginkortasuna izango du Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 87., 88. eta 89. artikuluen babesean, eta argitaratzen denetik aurrera nahitaez bete beharko da. Hura izapidetzeko, Lan Harremanen Kontseiluari ematen diogu baimena. Edonola ere, akordioa argitaratzen denetik, enpresek hilabeteko epea izango dute atzerakinak ordaintzeko.

ERANSKINA

2023. URTEKO SOLDATA-TAULA (2,5 %)

(Ikus .PDF)

– Igandeetako eta jaiegunetako plusa: 35,36.


Azterketa dokumentala