Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2023ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

DANOBAT, S. COOP. ETA GOITI, S. COOP.
2701

IRAGARKIA, «Danobat, S. Coop.» eta «Goiti, S. Coop.» kooperatiben arteko bat-egiteari buruzkoa, «Danobat, S. Coop.» kooperatibak «Goiti, S. Coop.» kooperatiba xurgatuko baitu.

Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 83.6 artikuluan (aurrerantzean, «EKL») ezarritakoaren arabera, jakitera ematen da 2023ko maiatzaren 19an Danobat, Koop. E.-ren Ohiko Batzar Nagusiak eta Goiti, Koop. E.-ren Bazkide Bakarrak, Legez eta estatutuen arabera eskatzen diren gehiengoekin, Danobat, Koop. E. eta Goiti, Koop. E.-ren arteko xurgapen bidezko bategitea onartu dutela, zeinaren bidez, Danobat, Koop. E.-k Goiti, Koop. E., xurgatuko duen, eta 2022ko abenduaren 31n itxitako fusio-balantzeak onartuta, hala badagokio, kooperatiba horien kontu-auditoreek egiaztatu dituztelarik balantze horiek, eta bategitea bat datorrelarik Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2023ko apirilaren 27an gordailututako fusio-proiektuarekin. Eragiketa honen bitartez Danobat, Koop. E.-k Goiti, Koop. E. xurgatuko du, likidatu gabe, Goiti, Koop. E.-ren ondare guztia blokean eskuratuz.

EKLren 84. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako bazkide guztiek, bat-egitearen aurka bozkatu badute, edo batzarrera joan ez arren, desadostasuna adierazten badute, administratzaileei zuzendutako idazki baten bidez, kooperatiba uzteko eskubidea egikaritu ahalko dute, berrogei eguneko epean, bat-egitearen azken iragarkitik aurrera EKL-n xedatutakoaren arabera.

Era berean, jasota geratzen da bat-egitean parte hartzen duten kooperatiben hartzekodunei dagokien aurkajartze-eskubidea, zeina, hala badagokio, EKLren 85. artikuluan aurreikusitakoaren arabera egikarituko baita, hilabeteko epean, bat egiteko erabakiaren azken iragarkiaren datatik zenbatzen hasita.

Elgoibar (Gipuzkoa), 2023ko maiatzaren 30a.

Danobat, Koop. E.-n Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO HIDALGO MANGAS.

Goiti, Koop. E.-n Administratzaile Bakarra, Danobat Group, Koop. E.,

ANDRÉS MAZKIARAN ARRIETA.


Azterketa dokumentala