Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2023ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2683

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia Batzorde Mistoaren osaera aldatzen duena.

EAEko farmazia bulegoen bitartez bideratzen den prestazio farmazeutikorako eta Osasun Sailarekiko lankidetza sanitariorako baldintzak finkatzen dituen hitzarmena 2006ko apirilaren 3an sinatu zen, eta hitzarmen horren 8.2 klausulan EAEko Farmazia Batzorde Mistoa eratzea ezarri zen. Izan ere, batzordearen eginkizun moduan ezarri zituen honako hauek: hitzarmena bete eta aplikatzen dela zaintzea, farmaziako lurralde-batzordeen erabakien aurka jartzen diren erreklamazioak ebaztea eta Sailari proposamenak aurkeztea.

Batzordearen osaerari dagokionez, hitzarmenaren 8.2.1 apartatuan honako hau ezartzen da: «Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ordezkariak beste farmazialarien elkargo ofizialen ordezkari, Osasuneko sailburua buruan, eta idazkari bat, zeina batzordeburuak izendatuko baitu, hitzarekin baina botorik gabe».

2019ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Farmaziako Batzorde Mistoko kideak izendatu zituen (2019ko urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.). Kide horietako bat Flavia Erazo Presser andrea izendatu zen, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente.

Farmazia Zuzendaritzaren memoria eta Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialaren proposamena jaso dira, eta, arestian azaldutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko ordezkaria den Rosa Melero García andrea Euskal Autonomia Erkidegoko Farmaziako Batzorde Mistoko kide izendatzea, Flavia Erazo Presser andrearen ordezko moduan.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 30a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala