Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2023ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2678

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 24koa, Hezkuntza sailburuarena, Bilbon (Bizkaian) dagoen «Grupo Albor-Cohs» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Grupo Albor-Cohs» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola udalerri bereko beste ikastetxe fisiko batean Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo berri emateko, bata erdi-mailakoa eta bestea goi-mailakoa.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraikiz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua (abenduaren 15eko BOE), Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena, eta hutsen zuzenketa (2012ko otsailaren 18ko BOE); azaroaren 27ko 250/2012 Dekretua (2013ko otsailaren 4ko EHAA), Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena, martxoaren 15eko 46/2016 Dekretuak aldatua (apirilaren 1eko EHAA); urriaren 11ko 779/2013 Errege Dekretua (azaroaren 20ko BOE), Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; maiatzaren 19 ko 70/2015 Dekretua (ekainaren 12ko EHAA), Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2023-2024 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48018831 eta 015769.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Grupo Albor-Cohs».

Titularra: Cohs, Psicólogos Consultores SL.

Helbidea: Tíboli 2 eta Zabalbide 141.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea» erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko, 25 ikaspostutarako edukierarekin.

– «Genero-berdintasuna sustatzea» goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko, 20 ikaspostutarako edukierarekin.

– Zentro fisiko berria: Zabalbide kalea 141, 48015 PK, Bilbao (Bizkaia).

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: gizarte- eta kultura-zerbitzuak.

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Haur Hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Genero-berdintasuna sustatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra:

(https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa:

(https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala