Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2023ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2672

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 30ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita «Bilbao Formarte, Koop. Elk. Txikia» onura publikokoa dela.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2023ko urtarrilaren 20an, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailean sartu zen Ana Urgoiti Guisasola andreak, Bilbao Formarte, Koop. Elk. Txikia gizarte-ekimeneko kooperatibaren administratzaile solidarioak, izenpetutako idazkia, erakunde hori onura publikokoa dela deklaratu dadin eskatzeko, 2022ko abenduaren 12ko erabakia betetzearren. Besteak beste, 2020ko eta 2021eko jarduera-memoriak eta 2020. eta 2021. urteetako kontuak erantsi dira.

Onura publikokotzat deklaratzeko eskaera Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen Erregelamendua onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako arauzko baldintzak betetzean oinarritzen da. Izan ere, 5.c artikuluan adierazitako betekizuna barne, erakunde hori, jatorriz irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa sortzen dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago 2017. urtetik, eta gizarte-ekimenekotzat jo zen gizarte-ekimeneko kooperatibak arautzen dituen apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuaren bidez.

Bigarrena.– 2023ko otsailaren 21ean, iragarkia argitaratu zen EHAAn, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren (onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen Erregelamendua onartzen duena) 9. artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoa betez. Jendaurreko informaziorako epea ireki zen, interesa duen edonork espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin zitzan, hogei eguneko epean. Epe hori igaro ostean, ez da alegaziorik aurkeztu.

Hirugarrena.– 2023ko otsailaren 8an, 64/1999 Dekretuaren 9. artikulua eta 7. artikulua betez, Hezkuntza Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren txostena eskatu zen. Lehenengoak erakundeari buruzko ezjakintasuna adierazi du; izan ere, Ikastetxeen Erregistroa kontsultatu ondoren –horren parte baita Musika Eskolen Erregistro espezifikoa–, hark adierazi du Erregistro horietan ez dagoela inskribatuta aipatutako erakundearen titulartasuneko ikastetxerik hezkuntza-sistemako irakaskuntzak (arautua) emateko baimendua dagoenik, ezta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuan araututako Musika Eskolarik ere; horrenbestez, eskatutako txostena emateko eskumenik ez dutela jakinarazi dute. Lan eta Enplegu Saileko Zerbitzu Zuzendaritza sail honekin harremanetan jarri da jakinarazteko ez dutela erakunde horren eta haren jardueraren berri, eta, beraz, ez dutela eskumenik eskatutako txostena egiteko.

Laugarrena.– 2023ko maiatzaren 23an, 64/1999 Dekretuaren 9. artikulua betez, dekretu horren 7. artikuluarekin lotuta, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren txostena eskatu zen. Bertan, txostengileak adierazten du erakundea ezagutzen duela, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzen programan sartuta dagoela, eta pertsonaren errespetua, ongizatea eta bizi-kalitatea bilatzen dituzten esku-hartze sozialeko erakundeen multzoan sartzen dela, jarduten duen komunitatearekin lotutako ikuspegi batetik eta eragile publikoekin lankidetzan.

2023ko maiatzaren 25ean, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak onura publikokoa dela deklaratzeari buruzko txostena egin zuen, horretarako eskatutakoa.

Aurreko egitateei hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Bat etorriz Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 156.2 artikuluarekin, beren egitekoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorra sustatzen laguntzen duten sozietate kooperatiboei onura publikokoak direla aitortuko die Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozedura, araubide eta betekizunen arabera.

Bigarrena.– Aipatutako erregelamenduzko araua 64/1999 Dekretua da, otsailaren 2koa, herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen Erregelamendua onartzeko dena.

Hirugarrena.– Espedientean jasotako dokumentazioa oinarritzat hartuta, 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedura-izapideak bete dira onura publikokoa dela deklaratzeko, bai eta erregelamenduzko arau horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak ere, onura publikoko deklarazioa lortzeko.

Laugarrena.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eskumena da sozietate kooperatiboak onura publikokoak direla deklaratzea, hala xedatuta baitago urtarrilaren 9ko 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 3.2.l) artikuluari lotuta.

Hori guztia dela eta, aipatutako legegintza-manu horiek eta orokorrean ezartzekoak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Bilbao Formarte, Koop. Elk. Txikia» deritzon sozietate kooperatiboa onura publikokoa dela deklaratzea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek egintza hau gauzatzen duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean. Epe biak egintza jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko dira, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 30a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala