Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2023ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2668

391/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez zuzendu egiten den martxoaren 23ko 326/2023 Ebazpena, horrek argitaratu baitzuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorreko 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 326/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza argitaratu zen, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 326/2023 Ebazpenaren eranskinean agertu zen 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Eranskinean, destinoen zerrenda, eskainitako destinoen kopurua, eskaintzen diren zerbitzu-erakundea eta destinoaren deskribapena jasotzen dira.

Martxoaren 23ko 326/2023 Ebazpena apirilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akats bat antzeman da zenbaki batean, destinoen zerrenda jasotzen duen eranskin horretan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 326/2023 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko, zeinaren bitartez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza argitaratu baitzen A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Martxoaren 23ko 326/2023 Ebazpenaren eranskinean, destino hau agertzen da eskainitako destinoen zerrendan:

(Ikus .PDF)

Uribeko ESIan eskainitako destino-kopurua ez dela zuzena ikusi denez, hori zuzentzea erabaki da, erakunde horretan eskainitako destino-kopuruari dagokion 3 zenbakiaren ordez 2 zenbakia jarriz. Horrenbestez, Uribeko ESIan 2 destino eskaintzen dira deskribatutako ezaugarriekin.

Hori dela-eta, zuzendu egin da, beraz, Uribeko ESIko destinoari buruzko informazioa, eta Uribeko ESIko destino-eskaintzari dagokion testua honela geratu da:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzen da.

Hirugarrena.– Gainerako jardueretarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 326/2023 Ebazpenean ezarritakoa, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza argitaratu baitzen A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala