Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2023ko ekainaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
HEZKUNTZA SAILA
OSASUN SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2667

HUTS-ZUZENKETA, ondoko dekretu honena: «65/2023 Dekretua, apirilaren 18koa, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira apirilaren 18ko 65/2023 Dekretuaren euskarazko bertsioan (2023ko maiatzaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 92. zk.). Dekretu horren bidez, bigarren aldiz aldatzen da Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/2313 (6/4) orrialdean,

honela dio:

«3 bis artikulua.– 1.– Jarraian zerrendatzen diren erakundeen titulu eta ziurtagiriak, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren mailen arabera izendatuak, modu automatikoan baliokidetzen dira:

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emanak.

– HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak atxikita dagoen Sailak emanak.

– Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak emanak.

– Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque erakundeak emanak.

– Hizkuntza Eskola Ofizialek emanak.»

baina honela esan behar du:

«3 bis artikulua.– 1.– Jarraian zerrendatzen diren erakundeen titulu eta ziurtagiriak, Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren mailen arabera izendatuak, modu automatikoan baliokidetzen dira:

– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emanak.

– HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea atxikia duen sailak emanak.

– Nafarroako Gobernuak emanak.

– Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque erakundeak emanak.

– Hizkuntza eskola ofizialek emanak.»


Azterketa dokumentala