Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2023ko maiatzaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2565

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez 2023ko apirilaren 18ko Agindua aldatzen baita. Agindu horren bidez, 2023ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntzak arautu eta haietarako deialdia egiten da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsa atzeman da honako agindu honen testuan: Agindua, 2023ko apirilaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, 2023ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntzak arautu

eta haietarako deialdia egiten duena 2023/2122 (24/6 eta 24/7) orrialdeko 11.1.c).2 artikuluan:

Honela dio:

«2) Faseen, lan-egutegiaren eta zereginen deskribapena: 11 puntu, gehienez.

a) Proiektuaren faseen deskribapena: 6 puntu, gehienez.

b) Proiektuaren lan-egutegiaren deskribapena: 4 puntu, gehienez.

c) Proiektuaren zereginen deskribapena: 1 puntu, gehienez.»

Baina honela esan behar du:

«2) Faseen, lan-egutegiaren eta zereginen deskribapena: 11 puntu, gehienez.

a) Proiektuaren zereginen deskribapena: 6 puntu, gehienez.

b) Proiektuaren faseen deskribapena: 4 puntu, gehienez.

c) Proiektuaren lan-egutegiaren deskribapena: 1 puntu, gehienez.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 24a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala