
101. zk., 2023ko maiatzaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2524
930/2023 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Ángeles Ruiz de Azúa Velasco andrea Erizaintzako zuzendari izendatzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia 2023ko apirilaren 5eko EHAAn (67. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 21eko 593/2023 Ebazpenaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da María Ángeles Ruiz de Azúa Velasco andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Ángeles Ruiz de Azúa Velasco andrea Erizaintzako zuzendari izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko maiatzaren 15etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS