Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2023ko maiatzaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2516

IRAGARKIA, 2023ko maiatzaren 12koa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2023ko martxoaren 20ko Agindua. Agindu horren bidez, «Zaldibarko Zabortegiko larrialdi-obren As Built proiektua» exekutatzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzeko desjabetze-espedientean jasotako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onartzen da.

Ezinezkoa izan denez agindu hori aurrez aurre jakinaraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, iragarki hau argitaratzen da.

Agindu hori 2023ko apirilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2023ko apirilaren 20ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta eskuragarri dago Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen ematen da argitara hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 12a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala