
100. zk., 2023ko maiatzaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2515
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2023ko apirilaren 26ko Ebazpena, zeinaren bidez partzialki baiesten baita Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2022ko maiatzaren 17ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtso bat. Izan ere, ebazpen horren bidez adierazi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zitzaiola behar ez zen ordainketa bat, baldintza-betebeharrak ez betetzeagatik, 2020ko kanpainan.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan eskuratu daiteke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 22a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.
RSS