Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2023ko maiatzaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2514

IRAGARKIA, 2023ko maiatzaren 22koa, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrietan (Bizkaia) Petronorreko Findegiaren eta Bilboko Portuaren artean igarotzen den poliduktua handitzeko proiektua.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko EAO) eta haren aldaketetan, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean (2015-10-02ko EAO) aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da eskaera hau:

– Espedientea: 48-CG-Y-2022-00008 AAJ/JMG.

– Eskatzailea: Petróleos del Norte SA; helbidea: Muñatones eraikina, San Martin 5, 48550 PK, Muskiz.

– Eskaeraren xedea: Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrietan (Bizkaia) findegiko beste produktu batzuk garraiatzeko dagoen poliduktua handitzeko aldez aurreko administrazio-baimena lortzea, proiektua onartzea eta herri-onurako deklaratzea.

– Kokalekua: Muskiz, Zierbena eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerriak (Bizkaia).

– Aurrekontua, guztira: 10.221.231,92 euro.

– Proiektuak eraginpean hartzen dituen ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

Eta hori guztia argitaratzen da, jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek (iragarki honen bukaeran txertatu da horien zerrenda), zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan azter dadin (Concha Jeneralaren kalea 23. 5. solairua, Bilbao), dagokion udalean edo url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Bidezko iritzitako alegazioen bi kopia aurkeztu beharko dira aurreko paragrafoan adierazitako lekuetan, 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2023ko maiatzaren 22a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala