Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2023ko maiatzaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2500

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitara ematen baita batez ere langabeentzat den 2022-2024 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Deialdia, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen da.

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, batez ere langabeentzat den 2022-2024 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntza-deialdiak (Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen dena) 7.12 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2022ko ekainaren 21ean egindako bilkuran.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea batez ere langabeentzat den 2022-2024 urteetako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta bertan ondo zehaztea espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera. Deialdia, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan sartzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala