Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2023ko maiatzaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

SEGURTASUN SAILA
2499

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko maiatzaren 8koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Ikastaroetan (IKI) sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Mota horretako hutsak aurkitu dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2023ko maiatzaren 8koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako karrerako funtzionarioentzat Ikerketa Kriminaleko Ikastaroetan (IKI) sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duena. Ebazpen hori 2023ko maiatzaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (90. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/2245 (11/06) orrialdean,

honako hau dio:

«Polizia-lanarengatik jasotako aitorpenak gehienez 5 punturaino baloratuko dira. Aitorpen hauek jaso izana baloratuko da; hau da, Ertzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa eta kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena arautzeko den urriaren 16ko 202/2012 Dekretuan araututako aitorpenak, honako baremo hauen arabera:»

baina honela esan behar du:

«Polizia-lanarengatik jasotako aitorpenak gehienez 5 punturaino baloratuko dira. Aitorpen hauek jaso izana baloratuko da; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren esparruan polizia-merezimenduagatiko dominak, zorionak eta ohorezko gainerako kondekorazioak emateko araubideari buruzko 146/2022 Dekretuan araututako aitorpenak, honako baremo hauen arabera:»

2023/2245 (11/10) orrialdean,

honako hau dio:

«10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, sexu-askatasunaren berme integralari buruzkoa.»

baina honela esan behar du:

«10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, sexu-askatasunaren berme integralari buruzkoa, eta hura aldatzen duen 4/2023 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa (sexu-askatasunaren aurkako delituetan), Prozedura Kriminalaren Legea eta Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoa aldatzekoa.»

2023/2245 (11/11) orrialdean,

honako hau dio:

«AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.–. Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzen duena.»

baina honela esan behar du:

«AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.–. Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzen duena. (4/2023 Lege Organikoa, apirilaren 27koa)»

2023/2245 (11/11) orrialdean,

honako hau dio:

«Ekainaren 4ko 8/2022 Lege Organikoa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean erabat babestekoari buruzkoa: X. kapitulua: Segurtasuneko Indar eta Kidegoak.»

baina honela esan behar du:

«Ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean erabat babestekoari buruzkoa: X. kapitulua: Segurtasuneko Indar eta Kidegoak.»


Azterketa dokumentala