Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2023ko maiatzaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2498

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 16koa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian 2023ko maiatzaren 15eko Ebazpena, Ertzaintzako lanpostuak izendapen askearen eta berariazko merezimendu lehiaketa sistemen bidez betetzeko prozeduran emana (C247, C248 eta C249).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz –ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen da–, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkiguten eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea 2023ko maiatzaren 15ean jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2023ko maiatzaren 15eko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, izendapen askeko sistema duten lanpostuak esleitzen dira, 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bidez deitutako lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduran (C247).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala