
99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2491
IRAGARKIA, 689/2020-D administrazioarekiko auzi-errekurtso laburtuan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian, 689/2020 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduaren aurka (2020ko irailaren 1eko BOE). Agindu horren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetako eta eskaletako funtzionarioen artean.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeenak nor diren ez dakigu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
JON ARTURO URIARTE UNZALU.