Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2478

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 15ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez oporraldiaren ordainketa aintzatesten baitzaie 2022-2023 ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko funtzionarioei.

Langileak Kudeatzeko zuzendaritza honek, dituen eskumenetan oinarrituta, Hezkuntza Sailarentzat ikasturtean zehar zerbitzuak bete dituzten bitarteko irakasleen oporraldiaren likidazioa egiten du urtero uztailean.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuarekin bat etorriz, ikasturte batean 165 egunetan edo gehiagotan lan egin duten bitarteko funtzionarioek uztaileko eta abuztuko lansariak jasoko dituzte dagokien proportzioan. Halaber, aldi horiei dagozkien puntuak jasoko dituzte, irakaskuntzako ordezkogaien zerrendaren baremoaren ondorioetarako. Eskubide horiek 165 egun baino gutxiago lan egin duten langileei ere aintzatesten zaizkie, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta jarduna kontuan hartuz, Oporraldien Ordainketa Instrukzioak esaten duenaren arabera.

Ebazpen honen helburua da bitarteko funtzionarioek 2022-2023 ikasturtean zehar haiek sinatu dituzten izendapen desberdinen ondorioz sortu diren eskubideen berri haiei ematea. Era berean, jakinarazi nahi da aintzatespen horiek, langile batzuen kasuan, zenbait eginbehar betetzea ekar dezaketela.

Aurrez esandakoa aintzat hartuz eta eman zaizkidan eskumenen arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Uztaileko eta abuztuko lansarien ordainketen eskubidea aintzatestea 2021-2022 ikasturtean 165 egun edo gehiago lan egin duten bitarteko funtzionarioei, dagokien zatian.

Bigarrena.– Dagozkien lansarien ordainketen eskubidea aintzatestea 2021-2022 ikasturtean 165 egun baino gutxiago lan egin duten bitarteko funtzionarioei, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta jarduna kontuan hartuz, Oporraldien Ordainketa Instrukzio Arautzaileak esaten duenaren arabera.

Hirugarrena.– Aurreko bi kasuetan, epe horiei dagozkien puntuak aintzatestea irakaskuntzako ordezkapenetarako izangaien zerrendaren baremoaren ondorioetarako.

Laugarrena.– Kasu guztietan, izendapen eta kargu-uzte berri baterako eskubidea sortzen du oporraldiak.

Bosgarrena.– Interesdunei jakinaraztea oporraldiko izendapenak Gizarte Segurantzan alta eragiten duela, oporraldi horrek beti izendapen eta kargu-uzte berri bat sortzen baitu, eta, horregatik, langabezia-prestazioak jasotzen ari direnek dagokion erakundera joan beharko dutela, Gizarte Segurantzan altan dagoen bitartean, prestazioaren ordainketa eteteko.

Seigarrena.– Interesdunei jakinaraztea, era berean, ekainaren 30a baino lehen izendapena amaitzeagatik baja hartzen duten edo hartu duten eta oporraldia ordaintzen hasten den egunean izendapena egitea eta Gizarte Segurantzan alta ematea eragozten duen aldi baterako ezintasun-egoeran edo amatasun-, harrera-, adopzio- edo aitatasun-egoeran badaude, uztailaren 1a baino lehen, dagozkien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituztela dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan.

Era berean, oporraldiko ordainketa hasten den egunean indarrean dagoen lan-kontratua dutenei ezin izango zaie izendapenik egin, baldin eta bi lanen bateragarritasuna onartuta ez badute.

Kasu horietan ofizioz egingo da dagokion oporretako likidazioa, kontuan hartuta ezin direla izendapena eta hari dagokion Gizarte Segurantzako alta formalizatu, non eta uztailaren 1a baino lehen ez duten eskatzen udako izendapena hastea lehen aipatutako izendapena eragozten zuen egoera bukatu ondoren.

Azkenengo aukera hori hautatu ahal izateko, interesdunak konpromisoa hartu beharko du dagokion lurralde-ordezkaritzan modu justifikatuan jakinarazteko bukatu egin dela izendapena eragotzi zuen egoera. Jakinarazpena egiten duen egunetik aurrera eguneratuko zaio dagokion udako ordainketa.

Zazpigarrena.– Uztailerako eta abuzturako, edo kasu bakoitzean behar den aldirako, izendatuak izateko eskubidea dutenek eskubide horri uko egiteko aukera izango dute. Uko-egite hori idatziz eta uztailaren 1a baino lehenago eskatu beharko da, eta, data horren ondoren, ez dira uko-egiteak onartuko. Kasu horietan, lanean emandako egunen arabera egingo da dagozkion oporren likidazioa.

Zortzigarrena.– Sar bedi EHAAn ebazpen hau, eta, era berean, argitara bedi Saileko web-orrian.

ERREKURTSOAK

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio interesdunak Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 15a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.


Azterketa dokumentala