Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2476

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren babesean 2021eko ekitaldian eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen baitira. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen deialdia onartu zen (Lehiatu Berria programa).

Aztertu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza-eskabideak (agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2021eko deialdia egin zen, Lehiatu Berria programaren bidez), ebazpen honen I. eranskinetik III. eranskinera bitartean zerrendatuta daudenak, bai eta eskabide horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa ere (espediente-zenbakiak eranskin horietan daude adierazita).

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa-garapenari laguntzeari buruzkoak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako landa-garapenerako Batasunaren laguntza arautzen duten arau orokorrak ezartzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 2015-2020 epealdirako Landa Garapenerako Programa onartu da Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C(2015)3479 Erabakiaren bidez, neurri horiek garatzeko.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 508/2014 (EB) Erregelamenduak, Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzkoak, arrantzako eta akuikulturako produktuetarako laguntzen Erkidegoko erreferentziazko arau-esparrua ezartzen du. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Espainiako arrantza-sektorerako Arrantzarako Europako Funtsaren (AEF) Programa Eragilea doakio, 2015eko azaroaren 13an onartu zena, Europako Batzordearen Egikaritze Erabakiaren bidez.

Urriaren 3ko 194/2006 Dekretuarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokio, erakunde baimendu bakarra den aldetik, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatutako laguntzak ordaintzea.

Kontuan hartu da Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori deialdi-aginduaren 10.2. oinarria aplikatuta eratu eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak 2021eko abenduaren 10ean egindako Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena egiteko, aintzat hartu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduan ezarritako balorazio- eta hautaketa-irizpide objektiboak.

Kontuan izanda lehen azaldutakoa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei nekazaritzako produktuak, elikagaiak, eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak ematea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduan jasotakoen artetik. Eranskin horretan, diruz lagun daitekeen inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa diruz lagundutako kopurua zehaztuko dira. Guztizko zenbatekoa 11.209.957,48 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargura finantzatu da, aipatu aginduaren II., III. eta V. kapituluetan.

Bigarrena.– Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatutako nekazaritzako produktuentzako eta elikagaientzako dirulaguntzetarako eskubidea aitortzea Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei. Aipatu eranskinean, hauta daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko dirulaguntza gisa diruz lagundutako zenbatekoa zehaztuko dira, eta zenbateko osoa, II. eta III. kapituluei dagokiena, 4.479.126,70 eurokoa izango da.

Dirulaguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak ordainduko ditu, urriaren 3ko 194/2006 Dekretua betetzeko.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen eta Itsas eta Arrantzarako Europako Funtsaren kargura finantzatutakoak. Aipatu eranskinean, hauta daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko dirulaguntza gisa diruz lagundutako zenbatekoa zehaztuko dira, eta zenbateko osoa, IV. kapituluari dagokiona, 1.789.915,82 eurokoa izango da.

Laugarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei ez ematea nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduan jasotakoen artetik.

Bosgarrena.– Inbertsioak egiteko epea ordainketa-kreditua edo konpromisoa eman den aurrekontu-ekitaldian amaituko da, eta, hala badagokio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren hamazazpigarren oinarrian ezarritako gehieneko epean luzatuko dira.

Enpresak aurkeztutako inbertsio-egutegiaren arabera eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduak ezarritakoari jarraiki ordainduko da dirulaguntza.

Luzapena deialdi-aginduaren I. eranskineko 14. oinarrian ezarritakoaren arabera eskatu behar da, edo, epe hori amaitu bada, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan. Dirulaguntza eman eta hurrengo ekitaldian inbertsioak egiteko eskatu beharko da, edo, bi urteko proiektuen kasuan, azken zatirako, betiere deialdi-aginduan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira eta laguntza emateko helburuari eusten bazaio.

Inbertsioak ez badira egiten gehieneko epeen barruan, ezta epeen luzapenean ere, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak aurkezteko epe barruan ez badira aurkezten, aurreko ataletan ezarritako dirulaguntza hartzeko eskubidea galduko dute onuradunek, eta, hala badagokio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren hamazazpigarren artikuluan xedatutako itzulera-prozedura jarriko da abian.

III. eranskinean adierazitakoaren arabera (FEADER informazioari eta publizitateari buruzko 808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren I. zatia), ebazpen honetako II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileek FEADERetik jasotako laguntzari buruzko informazioa publiko egin behar dute, eranskin horretan ezarritakoaren arabera.

Era berean, laguntza ematen zaion inbertsio-proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, eta batez ere, laguntza jaso duten inbertsioei inbertsioa egin eta ondorengo zazpi urteetan -ondasun materialentzat (makinaria eta lanabesak)- edo hamar urteetan -ondasun higiezinentzat eta obra zibilarentzat- gutxienez ez bazaie eusten, edo inbertsioak beste helburu batzuetarako erabiltzen badira, laguntzak eten egingo dira, eta, eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 121. eta 122. Artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala