
99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SASIETA MANKOMUNITATEA
2475
IRAGARKIA, hainbat lanpostu betetzeko deialdiak arautu behar dituzten aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuen oinarriak.
2022ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (247. zenbakia), aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuetarako oinarri guztiak argitaratu dira. Hona hemen hainbat lanpostu betetzeko deialdiak arautu behar dituzten hautaketa-prozesu horiek:
Administrari Kontulari/Diruzain plaza bat, Administrazio Orokorreko eskalakoa, administrazio-azpieskalan, lehiaketa sistemaren bidez, txanda irekian.
Garbiguneko arduradunaren hiru plaza, Administrazio Bereziko eskalakoak, zerbitzu berezien azpieskalakoak, lehiaketa-sistemaren bidez, txanda irekian.
Bilketa eta informatika zerbitzuetako teknikari laguntzaile lanpostu bat, Administrazio Bereziko Eskalakoa, azpieskala teknikokoa, teknikari laguntzaile motakoa, lehiaketa-sistemaren bidez, txanda irekian.
Hondakinak Ikuskatzeko Agente plaza bat, Administrazio Bereziko Eskalakoa, azpieskala teknikokoa, lehiaketa-sistemaren bidez, txanda irekian.
Zerbitzu Anitzetako Langile plaza bat, Administrazio Bereziko Eskalakoa, zerbitzu berezien azpieskalakoa, lehiaketa-sistemaren bidez, txanda irekian.
Ingurumen Teknikari plaza bat IPPC-Ingeniari Teknikoa, Administrazio Bereziko Eskalakoa, azpieskala teknikokoa, lehiaketa-sistemaren bidez, txanda irekian.
Ingurumen Teknikari lanpostu bat, Hondakinen Prebentzioa eta Kudeaketa eta Ekonomia Zirkularra PGRE-Ingeniari Teknikoa, Administrazio Bereziko Eskalakoa, azpieskala teknikokoa, lehiaketa-sistemaren bidez, txanda irekian.
Akatsen zuzenketa 2023ko maiatzaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 84. zenbakian. Eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Deialdi horiei buruzko hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Sasieta Mankomunitatearen webgunean argitaratuko dira, oinarrietan ezarritakoaren arabera.
Beasain, 2023ko maiatzaren 16a.
Sasieta Mankomunitateko lehendakaria,
LEIRE ARTOLA UGALDE.