
99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2468
EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Lucía Inchausti López de Larrucea andreak gainditu egin duela 2022ko urriaren 24ko ebazpenak (2022ko azaroaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Psikiatria» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko (lotutako lanpostua).
Errektore honek ebatzi du Lucía Inchausti López de Larrucea andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila (lotutako lanpostua). NAN zk.: ***6927**. Kodea: AGVC6L1-D00212-2. Jakintza arloa: Psikiatria. Medikuntza Espezialitatea: Psikiatria. Saila: Neurozientziak. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Basurtoko Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Psikiatria» eta «Gidaritzapeko Praktika. Txandakatuak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko maiatzaren 23a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.